Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ainhoa Gonzalez: "Ariketa polita da zure tesiaren ideia garrantsitzuenen inguruan hausnartzea"

Dokumentuaren akzioak

Ainhoa Gonzalez: "Ariketa polita da zure tesiaren ideia garrantsitzuenen inguruan hausnartzea"

2022/11/10 - Unibertsitatea.net
Txiolari ulergarriena izan zen 2020ko "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketan.

Ainhoa Gonzalez, "Txiolari ulergarriena" izan zen 2020ko "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" (#txiotesia) lehiaketan. Hauxe izan zen bere parte hartzeko lehen txioa: Zelula estromal mesenkimalen eragin immunomodulatzailea sustatzeko bioinspiraturiko hiru dimentsiotako sistema funtzio anizdunak.

6. edizioaren ateetan beste erronka bat proposatu diogu: #txiotesta.

 

Definitu #txiotesia hitz baten (edo bitan? Edo hirutan? ;)

Tesiaren 2.0. dibulgazioa

Txioak aldez aurretik prestatuta ala eguneko inspirazioaren olatura igo.

Egunean prestatu nituen, baina denboratxo bat egon behar izan nintzen tesiaren ideia garrantzitsuenak laburbiltzen.

Konplikatuena?

Kontzeptu konplexuak era ulergarri batean azaltzea.

... eta dibertigarriena?

.Gif delako artxiboak bilatzea Twiterren testua osatzeko.

Sorpresarik?

Ez nuen espero irabaztea eta sorpresa izugarria izan zen!

Lagunartean, familian... tesiaren nondik norakoak azaltzeko baliatu dituzu 6 txioak?

Bai! 6 txiotan informazio guztia hain laburbilduta dagoenez, oso baliagarria da momentu batean nire tesiaren muina azaltzeko.

Zergatik parte hartu?

Ariketa polita da zure tesiaren ideia garrantsitzuenen inguruan hausnartzea. Hainbeste datu eta informazio bildu ostean, askotan perspektiba galdu daiteke.

Parte hartzaileentzako aholkuren bat?

Idei nagusiekin bakarrik geratzea eta prozesuaz disfrutatzea!