Naroa Gorostiaga: “Eragile desberdinei euskararen arloan zuzen egiteko tresnak eman nahi dizkiegu”

Euskara gaitasuna lantzeko tailerra” izeneko ikastaroa izan da UEUren Baionako Udako Ikastaroen barruan. Naroa Gorostiaga, EEPko hizkuntza politikako kargudunak eman digu ikastaroaren berri.

IKUSI BIDEOA

Naroa Gorostiaga txikia
Naroa Gorostiaga.

Eguneroko galdera eta eskariei erantzuteko antolatu duzue euskara gaitasuna lantzeko tailerra. Zeintzuk dira galdera eta eskari horiek?
Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoak lan egiten du hizkuntza politika alorrean orokorki, baina Iparraldean lanean ari gara egunero ere Iparraldeko eragileekin. Irakaskuntzako eragileak, irakasleak, komunikabideak, itzultzaileak, teknikariak eta euskal arloan zalantzak dituztelarik guri zuzentzen dizkigute askotan. Eta maiz ohartzen gara EGA azterketa antolatzen dugularik ere, zalantzak eta dudak badituztela eta azkenean… frantsesak eragiten dituen dudak maiz toki berean direla. Eta beraz, aztertu dugu beste partaideekin, bai Euskaltzaindiarekin, bai AEKrekin eta abar, nola egin ahalko genukeen jendeari eskaintzeko tresna batzuk zalantza horiek eta euskararen arloan gauzak zuzen egiteko manerak. Beraz azkenean pentsatu genuen ikastaro bat antolatzea eta horretarako UEUrengana joan genuen, elkarlanaren bidez lan egiteko.

Oinarri teorikoa eta praktikoa uztartu dituzue ikastaroan.
Jendearen galdera konkretuetatik abiatu gara eta gero emanen dizkiote ikastaroan parte hartzen duen bakoitzari erreferentzia teorikoak: Euskaltzaindiaren hiztegian, bai Nola Erran hiztegia, etab. Helburua jende bakoitza autonomoa izatea da.

Zein da ikastaroaren helburua?
Jendeari tresnak ematea eta formakuntza arloan aurkitzea jende bakoitzarentzat egokia izan daitekeen sistemaren bat.

Jarraipenik izango al du formazio honek?
Ez dakigu hemendik aitzina zer izango den konkretuki, baino pentsatzen dugu posible dela jendeak interesgarria aurkitu badu, segida ematea UEUrekin edo AEKrekin edo eragile desberdinekin beti ere formazioa hartzaile ezberdinei egokituz. Asmatu beharko dugu nola egin baina segur aski segida bat emango zaio ikastaro honi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude