Itziar Aduriz: “Hizkuntzalariok zer garen eta zer egiten dugun jakiteko, beharrezkoa zen topaketa hau antolatzea”

Berrogeita hamar hizkuntzalari bildu ziren atzo Eibarren Hizkuntzalari Euskaldunen I.Topaketan, “Egungo Ikerlerroak” izenburupeko jardunaldian. UEUko Hizkuntzalaritza Sailburuak diren Itziar Aduriz eta Ruben Urizar-ek balorazio oso positiboa egiten dute bilkuraz. Itziarrekin topaketaren nondik norakoen inguruan jardun dugu.

Hizkuntzalariak taldea

Zergatik antolatu duzue Hizkuntzalarien topaketa hau?UEUn egon den sailen berreskurapenaren bidetik aurreko udaran, bazkideei deialdia luzatu zigun UEUk, koordinatzailerik gabe zeuden sailetan sailburuak lortzeko helburuarekin. Proposamena erakargarri egin zitzaidan eta Ixa taldeko hizkuntzalarien parte bezala, martxan jarri nintzen. Jaso nuen proposamena bilera batetara eraman nuen, iruditzen zitzaidalako Hizkuntzalaritza Saila aurrera ateratzea interesgarria izan zitekeela, behar hori ikusten nuelako hizkuntzalari gisa. Bilera horretan proposatu nuen ea erronka hori hartuko genuen. Orduan hasi ginen “zer eta nor garen?”eta “zer egiten dugun?” galderei erantzuten.

Beharrezkoa ikusten duzu hizkuntzalariak batzea? Segituan hasi ginen topaketak prestatzen, norberak zeuzkan ikerketak erakusteko bide ona zela ikusten genuelako. Tesiak egiten ari zirenen proiektuak ezagutzea interesgarria izango zela pentsatu genuen, eta horri ekin genion. Hala ere, tesigileez gain, ikasleak ere etorri dira. Asmoa Euskal Herri mailan zer egiten den eta nondik norako ikerketak egiten diren jakitea eta elkar ezagutzea da eta lehenbiziko topaketa izateko, balorazio oso positiboa egiten dugu.

Zeintzuk izango dira landu dituzuen gaiak? Nagusiena ahozkotasunaren gaia izan da: Mitxelenarekin lotutako bat, irakasle eskoletan ahozkotasuna lantzearekin lotutako beste bat, etab. Hurrengokoak teorikoak izan dira, non aldakortasuna lantzen den (hizkeren eta hizkuntzen arteko aldakortasuna), gehien bat Filologia eta Hizkuntzalaritza fakultatetan lantzen dena. Eta hirugarren gai nagusia, hizkuntzalaritza Azkenik, gai solteak ere ekarri ditugu, adibidez: gazteen hizkeraren inguruko bat, etab.

Euskararen gaur egungo egoera zein den ikusita, zein puntu landu edo hizkuntza zein ikuspegitik landu beharko litzatekeela uste duzu? Euskararen jarraikortasun eta mantentzearen inguruko galdera denez, esan behar dut soziolinguistikakoak ez ditudala ikusi. Uste dut soziolinguistika lantzea derrigorrezkoa dela eta alor horretako lan gehiago egin beharko liratekeela. Dena dela, lehen jardunaldi honetan nahiko gaitegi zabala lortu dugu eta pozik nago. Ikerketa hauek guztiek lagunduko dute euskararen ezagupen handiagoa egon dadin, eta behar beharrezkoa da topagune bat edukitzea hauek guztiak ezagutzea. Eta hori UEUk ematen digu.

2 erantzun “Itziar Aduriz: “Hizkuntzalariok zer garen eta zer egiten dugun jakiteko, beharrezkoa zen topaketa hau antolatzea”” bidalketan

  1. Pingback: Itziar Aduriz: “Hizkuntzalariok zer garen eta zer egiten dugun jakiteko, beharrezkoa zen topaketa hau antolatzea” | UEU365 | FiloBlogia

  2. Pingback: Hizkuntza-teknologiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

20 − 14 =