Fernando Mijangos: “Pertsona bezala sentitzen ditugun egoera emozionalak kimikarekin lotu behar dira”

Normal
0
21

Kimikaren
Nazioarteko urtea dugu hau. Hori dela eta, UEUk kimikaren inguruko ikastaro bat
antolatu du Markeskoan, Eibarko egoitza akademikoan. Hainbat aspektu jorratuko
dira bertan, hala nola: energia, polimeroak eta olio erabiliarekin egin
daitekeen eraldaketa kimikoa, hau da, olio erabilitik biodiesela bilakatzeko
prozesuaren esperimentua. Azken horretan aditua dugu Fernando Mijangos, EHUko
irakasle eta Kimikan doktorea. Aste honetan gainera, UEUk Mijangosen eta beste
hainbat autoreren ikerketa liburu bat argitaratuko du. “Transesterifikazioak.
Biodieselak. Nola lortu biodiesela sukaldeko olioa erabiliz?” Horretaz eta
kimikaz hitz egin dugu irakaslearekin.

 

fernando mijangos

“Kimika oso garrantzitsua da eguneroko bizitzan. Gainera, kimikarik
gabe ez legoke bizitzarik, ez mundurik: ezer ere ez, den-dena kimika baita”.

Horrela ekin dio Mijangosek elkarrizketari. Aurten Kimikaren Nazioarteko Urtea
da eta, zergatik ospatzen den galdetzerakoan, Mijangosek argi aipatu du
urteetan kimika bazterturik egon den zientzia bat izan dela. Orain, aldiz, duen
garrantziaz jabetu eta zer ospatua badago. Kimikak gauza asko hobetu egin ditu
gure bizitzan, esaterako, farmakoak. Horiei esker gure bizitza luzatu egin da.
Baina Mijangosek ezin du txanponaren beste aldea ahaztu. Izan ere, noiz edo
noiz esperientzia berriak bilatu nahian oker handiak egin dira. Adibidez,
zentral nuklearren kasua aipatu du.  Hala
ere, orokorrean kimika biztanleriari laguntza emateko eta elkar bizitza
errazagoa izateko erabiltzen da. Gainera, kimikak ere gauza politak ditu bere
baitan. Gezurra badirudi ere, amodioaz hitz egiten dugunean ere, guzti-guztia
kimika da; lagunen arteko feeling-a, esaterako. “Maitasuna bera ere ez
litzateke kimikarik gabe gauza bera izango, hau da, feromonak ez baleude.”

Feromonak konposatu kimikoak dira eta horiek amodio egoera horretan sentipenak
hain bereziak izaten laguntzen dute. “Bi lagunen arteko erakarpen indar hori
gabe maitasuna makinen arteko harreman bat bezalakoa izango litzateke. Pertsona
bezala sentitzen ditugun egoera emozional horiek kimikarekin lotu behar dira.”

Kimika zientzia gordina da, baina
dibulgatu eta sozializatu egin behar da. Horixe da hein handi batean Mijangosek
eta beste hainbat kimikarik euren azken liburuan bilatu dutena: Transesterifikazioak.
Biodieselak. Nola lortu biodiesela sukaldeko olioa erabiliz?
Ikerketa honetan bi urte eman dituzte.
Hasiera batean, ikuspuntu kimiko huts batetik abiatu ziren. Olioa zer den
ikertzen hasi ziren; erabilitako olioa, batez ere. Horrela, behin eta berriz
zartaginean erabilitako olioa, jadanik apur bat degradatuta edo erreta dagoen
olioa, alegia. Ikerlariek, ordea, galdera bat formulatu zuten: zer egiten dugu
olio horrekin? Gizartean ongi ikusia da birziklatu egiten dugula esatea, baina
benetan horixe egiten dugu? Mijangosek gezurra esaten dugula azaldu zigun:
“Gure datuen arabera biztanleriaren herenak soilik birziklatzen du.”

Ikerketaren muina hainbat galderari
erantzuna bilatzea izan zen. Zenbat olio kontsumitzen dugu? Zenbat sortzen dugu
hondakin moduan? Ondoren, olio erabili hori laborategira eraman eta biodiesel
bihurtzen dute. UEUko ikastaldian ere esperimentazio hori egingo dute. “Olio
erabiliaren bidez sortzen den biodiesela noski erabilgarria da. Gaur egun hain
sinesmen gutxikoak gara ez dugula ezer sinesten, harik eta norbait autoari
botatzen ikusi arte”
, aipatu digu Mijangosek.

Erregai hori orain arte sortu duten
garbiena eta ekologikoena dela esan daiteke. Ikerlarien kalkuluen arabera, ez
dago erregai hobeagorik. Gainera, olio erabilia aprobetxatuz, ingurumenari
mesede handia egiten zaio. “Egingarria da, baina ez gara horrekin Saudi Arabia
bezalako erregai esportatzaile baten antzera aberastuko. Ingurugiroari mesede egiten
diogu.”   Ingurumenaren ildotik,
Mijangos etxez etxeko birziklapenaren alde agertu da. Bere esanetan,
ingurumenarekin errespetagarriagoa eta garbiagoa da. Horretaz gain, jendeak
parte hartzen du eta horrek kontzienteagoa izatea dakar. Kontsumitzeko garaian
ere beste jarrera bat hartzen da.

Urtean, bataz beste, norbanako
bakoitzak hamasei litro olio kontsumitzen ditu. Horietatik %1,6 litro hondakin
sortzen da. Olio litro bakoitzak mila litro ur kutsatzen ditu. Zer egin olio
bilketa eraginkorragoa egiteko? “Alde batetik, kontzientziazio kanpaina bat
burutzea behar-beharrezkoa da. Gero, biztanleria inplikatu. Horiei baliabide
batzuk eman. Biztanleriak partaide izan behar du eta partaide dela sentitu”.

Duela bi urte astean behin pasatzen zen kamioi bat olio erabilia jasotzera
Eibarren. Guztira, %10 bakarrik jasotzen zen. Orain kontainerrak jarri dituzte
leku askotan. Horrela, norberak nahi duenean olioa jaisten du. Ondorioz,
bilketa %30era igo da. “Hala ere, %80ra igotzeko etxez etxeko sistema behar
dugu”, azaldu du Mijangosek. Bartzelonan froga egin zuten: etxez etxeko bilketa
eginda, %80 biltzen zela egiaztatu zuten. “Beraz, zergatik ez galdu denbora eta
dirua horrelako auzietan guztion onerako bada?”, laburbildu du.

 

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude