Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2006/11/07 08:58:09.833 GMT+1

Gazteak euskara ahoan

Leihora atera, eta hara non, azaroan 8 eta 9an Kultur Leioara joan behar dudan, Leioa, Getxo, Erandio, Basauri, Galdakao, Arrigorriaga, Berango eta Uribe Kostako euskara zerbitzuekin batera antolatu dugun  Gaztea izan eta euskara ahoan jardunaldira.

  • Zer dela eta halako aztoramena gazteak eta euskararen erabilerarekin? Ez dutelako egiten? Zergatik? Zaharrok gehiago egiten al dugu? Hobeto? eta umeek?
  • Etorkizuna direlako ote, eta guk hori lotu nahi dugulako?
  • Beti gazteak kontrolatu nahian gabiltzalako ote, zilbor-hestea ezin etenik?
  • Ez dakitelako al da? Edo balio ez dielako?
  • Edota guztia zaharreriak jotako atso-agure koadrila baten kezka gazte izateari utzi dietelako?

 

Nork: erriondo.2006/11/07 08:58:09.833 GMT+1
Etiketak: gazteak euskara ahozkotasuna erabilera | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nork: .2006/11/09 18:55:46.580 GMT+1

Jardunaldi horietan entzule bezala egon nintzen eta egia esateko ez ninduten ase. Ez dakit, somatu nuen gazteen falta. Agian teknikariei zuzenduta zegoelako, baina zergatik ez gazteak hizlari bezala?

Niri estrategiek, dinamikek, ... ez didate ezertarako balio horiek ez badira martxan jarri. Praktika da behar duguna. Ziur nago hortxe eserita zeuden askok ez direla inoiz gazte batekin egon eta horri buruz hitz egin.

Ez dakit, nire hausnarketa pertsonala da.

Nork: Nahikari.2006/12/12 14:47:36.671 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/begietatik

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari