2007/01/22 21:22:49.590 GMT+1
Uniformeak
Garai batean eta oraindik orain ere hainbat ikastetxetan, uniformeak eraman behar dituzte eta teorian berdintasuna bermatzeko omen, baina egia dena da erealitatean desberdintzeko dela, uniforme bakoitzak estatus jakin bat adoerazten baitu.
Baina harira, nola jantzi behar dugun arautu behar digute? Frantzian galtzontzilo eta tangak bistan ez eramatearekin gertatu zen bezala, edo zapiekin, edo........
Tira, baldin eta ikastetxe baten erantzunkizun diren alor guztiak bermatuta baleude: subjektu bakoitza ezagutu, bai bere nortasun, gaitasun, baldintzak,.. eta honen arabera berari eskaini eta beretik onenak ematea bermatu, bizitzarako prestatu, baloreetan hezi, goi-mailako kultur eta hizkuntza bereganarazi eta abar guztiak. Hauek guztiak bermatuta baleude, agian ez itzaidake hain harrigarri (beste kalifitatiboren bat ez jartzearren) irudituko, baina ez dut uste oraindik horraino iritsi garenik.
Hobeto ikasiko dugu, hobeto heziko gaituzte galtza motzak eta niki laburra jantzita ez bagoaz? edo galtzajario ez bagabiltza?
Ez dakit bada. Ni behintzat ez naiz dadaezpada ikastetxe horretara joango.
Nork: erriondo.2007/01/22 21:22:49.590 GMT+1
Etiketak:
irakaskuntza
gazteak
askatasuna
autoritarismoa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/11/07 08:58:09.833 GMT+1
Gazteak euskara ahoan
Leihora atera, eta hara non, azaroan 8 eta 9an Kultur Leioara joan behar dudan, Leioa, Getxo, Erandio, Basauri, Galdakao, Arrigorriaga, Berango eta Uribe Kostako euskara zerbitzuekin batera antolatu dugun Gaztea izan eta euskara ahoan jardunaldira.
- Zer dela eta halako aztoramena gazteak eta euskararen erabilerarekin? Ez dutelako egiten? Zergatik? Zaharrok gehiago egiten al dugu? Hobeto? eta umeek?
- Etorkizuna direlako ote, eta guk hori lotu nahi dugulako?
- Beti gazteak kontrolatu nahian gabiltzalako ote, zilbor-hestea ezin etenik?
- Ez dakitelako al da? Edo balio ez dielako?
- Edota guztia zaharreriak jotako atso-agure koadrila baten kezka gazte izateari utzi dietelako?
Nork: erriondo.2006/11/07 08:58:09.833 GMT+1
Etiketak:
gazteak
euskara
ahozkotasuna
erabilera
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)