Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2008/11/14 17:02:45.922 GMT+1

Hitzaldia: Interneteko liburutegi digitalak. (Rafael Carrasco 2009-XI-24)

HAP masterrak antolatu du hitzaldi bat  azaroaren 24rako, astelehena.
Arratsaldeko 4etan,. Donostiako kanpuseko Korta eraikineko areto nagusian izango da, gaztelaniaz.  Titulua eta edukia hauek izango dira:

Interneteko liburutegi digitalak: diseinua eta ustiatzea.
1. atala: Miguel de Cervantes liburutegi digitalaren esperientzia
2.atala:  liburutegi digitalak sare sozialean

Rafael Carrasco fisikan doktorea da eta Alacanteko unibertsitateko Lengoaia eta Sistema Informatikoen katedraduna. Miguel de Cervantes liburutegi digitalaren zuzendari-laguntzailea da. Argitalpen ugari egin ditu ospe handiko aldizkari zein kongresutan, eta hainbat gairen inguruan zuzendu ditu proiektuak, hala nola, automata probabilistikoak, gramatika-ikasketa zorizko laginetatik,  neurona-sareak, etiketatze-lengoaiak eta liburutegi digitalak, egoera finituetako makinak eta itzulpen automatikoa.

Inbitatuta zaude.

Nork: ixa.2008/11/14 17:02:45.922 GMT+1
Etiketak: ht-aplikazioak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Oso interesgarria izan zen, batez ere etorkizunari begira duten proiektuen inguruan (liburutegi digitalak sare sozialean atalean).
Luze joko luke edukia aipatzea baina ez ahazteko aipatu zituen teknologiak zerrendatuko ditut:

ORAIN ARTE ERABILITAKOAK
- XML+XSLT (errepresentazioa/aurkezpena)
- Lucene (bilaketa)
- TEI, Marc21, DublinCore (metadatuak)
- XHTML, Scorm (irakaskuntzarako)

BERTSIO BERRIAN (sare soziala eta zerbitzariak)
- REST / SOAP / RMI (zerbitzuak)
- Fedora Commons + OAI-MPH (biltegiratzea)
- AmazonS3 (backup eta salmenta)
- OpenSearch (Interkonexioa)
- RSS (zabalkundea)
- Android (telefono mugikorrak)
- SocialSite/OpenSocial (sare soziala)

Nork: Iñaki.2008/11/25 10:57:27.430 GMT+1

Hiru orduko saio emankorra izan zela aipatu zidaten atzo.
Interesgarria iruditzen zait ematen duzun azalpena Iñaki, izan ere etorkizunerako duten aurreikuspenetan (bertsio berrian), web 2.0rantz bideratuko direla ematen du. Seguru nago, hau ondo aztertuta izango dutela. Azaldu zituzten emandako pausuak eta zelan eta noizko egingo duten aldaketa?

Nork: Uxune.2008/11/26 12:18:00.928 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari