Hitzaldia: Interneteko liburutegi digitalak. (Rafael Carrasco 2009-XI-24)

HAP masterrak antolatu du hitzaldi bat  azaroaren 24rako, astelehena.

Arratsaldeko 4etan,. Donostiako kanpuseko Korta eraikineko areto nagusian izango da, gaztelaniaz.  Titulua eta edukia hauek izango dira:

Interneteko liburutegi digitalak: diseinua eta ustiatzea.
1. atala: Miguel de Cervantes liburutegi digitalaren esperientzia
2.atala:  liburutegi digitalak sare sozialean


Rafael Carrasco
fisikan doktorea da eta Alacanteko unibertsitateko Lengoaia eta Sistema Informatikoen katedraduna. Miguel de Cervantes liburutegi digitalaren zuzendari-laguntzailea da. Argitalpen ugari egin ditu ospe handiko aldizkari zein kongresutan, eta hainbat gairen inguruan zuzendu ditu proiektuak, hala nola, automata probabilistikoak, gramatika-ikasketa zorizko laginetatik,  neurona-sareak, etiketatze-lengoaiak eta liburutegi digitalak, egoera finituetako makinak eta itzulpen automatikoa.

Inbitatuta zaude.

3 erantzun “Hitzaldia: Interneteko liburutegi digitalak. (Rafael Carrasco 2009-XI-24)” bidalketan

  1. Oso interesgarria izan zen, batez ere etorkizunari begira duten proiektuen inguruan (liburutegi digitalak sare sozialean atalean).Luze joko luke edukia aipatzea baina ez ahazteko aipatu zituen teknologiak zerrendatuko ditut:ORAIN ARTE ERABILITAKOAK- XML+XSLT (errepresentazioa/aurkezpena)- Lucene (bilaketa)- TEI, Marc21, DublinCore (metadatuak)- XHTML, Scorm (irakaskuntzarako)BERTSIO BERRIAN (sare soziala eta zerbitzariak)- REST / SOAP / RMI (zerbitzuak)- Fedora Commons + OAI-MPH (biltegiratzea)- AmazonS3 (backup eta salmenta)- OpenSearch (Interkonexioa)- RSS (zabalkundea)- Android (telefono mugikorrak)- SocialSite/OpenSocial (sare soziala)

  2. Hiru orduko saio emankorra izan zela aipatu zidaten atzo. Interesgarria iruditzen zait ematen duzun azalpena Iñaki, izan ere etorkizunerako duten aurreikuspenetan (bertsio berrian), web 2.0rantz bideratuko direla ematen du. Seguru nago, hau ondo aztertuta izango dutela. Azaldu zituzten emandako pausuak eta zelan eta noizko egingo duten aldaketa?

  3. Pingback: Blog honen aurkibide osoa | Hizkuntza-teknologiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

62 + = 64