HAP masterrak antolatu du hitzaldi bat azaroaren 24rako, astelehena.
Arratsaldeko 4etan,. Donostiako kanpuseko Korta eraikineko areto nagusian izango da, gaztelaniaz. Titulua eta edukia hauek izango dira:
Interneteko liburutegi digitalak: diseinua eta ustiatzea.
1. atala: Miguel de Cervantes liburutegi digitalaren esperientzia
2.atala: liburutegi digitalak sare sozialean
Rafael Carrasco fisikan doktorea da eta Alacanteko unibertsitateko Lengoaia eta Sistema Informatikoen katedraduna. Miguel de Cervantes liburutegi digitalaren zuzendari-laguntzailea da. Argitalpen ugari egin ditu ospe handiko aldizkari zein kongresutan, eta hainbat gairen inguruan zuzendu ditu proiektuak, hala nola, automata probabilistikoak, gramatika-ikasketa zorizko laginetatik, neurona-sareak, etiketatze-lengoaiak eta liburutegi digitalak, egoera finituetako makinak eta itzulpen automatikoa.
Inbitatuta zaude.
Iñaki says:
Oso interesgarria izan zen, batez ere etorkizunari begira duten proiektuen inguruan (liburutegi digitalak sare sozialean atalean).Luze joko luke edukia aipatzea baina ez ahazteko aipatu zituen teknologiak zerrendatuko ditut:ORAIN ARTE ERABILITAKOAK- XML+XSLT (errepresentazioa/aurkezpena)- Lucene (bilaketa)- TEI, Marc21, DublinCore (metadatuak)- XHTML, Scorm (irakaskuntzarako)BERTSIO BERRIAN (sare soziala eta zerbitzariak)- REST / SOAP / RMI (zerbitzuak)- Fedora Commons + OAI-MPH (biltegiratzea)- AmazonS3 (backup eta salmenta)- OpenSearch (Interkonexioa)- RSS (zabalkundea)- Android (telefono mugikorrak)- SocialSite/OpenSocial (sare soziala)
Uxune says:
Hiru orduko saio emankorra izan zela aipatu zidaten atzo. Interesgarria iruditzen zait ematen duzun azalpena Iñaki, izan ere etorkizunerako duten aurreikuspenetan (bertsio berrian), web 2.0rantz bideratuko direla ematen du. Seguru nago, hau ondo aztertuta izango dutela. Azaldu zituzten emandako pausuak eta zelan eta noizko egingo duten aldaketa?