Gorka Labaka itzulpen automatiko estatistikoan txapelduna

Atzo banatu ziren ALBAYZIN-08 sariak Bilbon egiten ari diren Hizketa-Teknologiako V. Jardunaldietan. Albayzin-08 itzulpen automatikoko sistema  estatistikoak ebaluatzeko markoa da. Marko horren barruan, aurten espainieratik euskarara itzulpenak egiteko txapelketa egin da. Lehian 12 sistema ibili dira, hiru unibertsitatetik bidaliak: Kataluniako Unibertsitateko Politeknikoa  (UPC, TALP-AVIVAVOZ), Universitat Politècnica de València (UPV-PRHLT) eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU, Ixa taldea).

EHUko Ixa taldeko kidea den Gorka Labakaren sistemak irabazi du.
ZORIONAK GORKA!

Erantzun bat “Gorka Labaka itzulpen automatiko estatistikoan txapelduna” bidalketan

  1. Pingback: Ikasle ohiak // Ex-alumn@s: Itziar Cortés (Elhuyar) eta Gorka Labaka (Ixa taldea) « DIFusio@

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

94 − 88 =