2018ko hasierarako musika ederra ikasten hasteko

(i) Musika

Hallelujah – Pentatonix

https://www.youtube.com/watch?v=LRP8d7hhpoQ

Jatorrizkoa:

Leonard Cohen – Hallelujah

https://www.youtube.com/watch?v=YrLk4vdY28Q

Gozatu, enjoy!

(ii) Ikastekoak

Politika mailan: Autodeterminazio-eskubidea

Ekonomia mailan: Diru Teoria Modernoa

Autodeterminaziotik aitzina

Ikas eta enjoy!

Erantzun bat “2018ko hasierarako musika ederra ikasten hasteko” bidalketan

  1. Bi kanta eder
    GAZTE AKELARREA: Sorginkerian dugu independentzia!

    Bideoa. https://www.youtube.com/watch?time_continue=44&v=7OvzFLDKPNs

    GAZTE AKELARREA 2018
    MARTXOAK 30 ยท 31 – APIRILAK 1
    OIARTZUN SORGINKERIAN DUGU INDEPENDENTZIA!

    Doinua: Urrats Erromeria.
    Letra: Koldo Gezuraga.
    Kantuaren grabazioa: Zarata estudioa (Berango).
    Eskerrik beroenak: Uribe Kostako gazteak, Erandioko gaztetxea (desalojo arriskuan) eta eskuak zikintzeko beti prest zaudeten guztiei!

    SORGINKERIAN DUGU INDEPENDENTZIA

    Guga, biba, higa,
    laga, suga, hega. Heltzean gerora,
    geroa eltzera.
    Apo odola,
    orbel esentzia.
    Ze sorginkeria, independentzia!

    Errautsen zirriborroak, gure atzamarren kargu. Beldurrari agur esan,
    eta egurra dakargu.
    Ohar daitezen denon argiaz,
    arnas bihurtu dugun magiaz.

    Euskal Herriko ilargipeak, borroka zaporea du!

    Guga, biba, higa,
    laga, suga, hega. Heltzean gerora,
    geroa eltzera.
    Apo odola,
    orbel esentzia.
    Ze sorginkeria, independentzia

    Inkisizio ilunari,
    darion lerdea.
    Gudan hausteko irrifartsu, da sorgin errebeldea.
    Gogoz egiten nola ari den, orbainetatik orainari men.
    Euskal erratzen,
    garrak lerratzen,
    prest da gure edabea!

    Guga, biba, higa,
    laga, suga, hega. Heltzean gerora,
    geroa eltzera.
    Apo odola,
    orbel esentzia
    Ze sorginkeria, independentzia!

    Halleluyah

    (Estitxu Pinatxo eta Petti)
    Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=o-Qi7Q_0Na0

    Aire sekretu bat bazen,
    Davidek jo, Jaunak laket,
    baina zuri musikak ze(r) axola?
    Hola doa: laga, boga,
    minor be(he)ra,
    maior gora, errege aztoratuen Aleluia

    Aleluia! Aleluia!
    Aleluia! Aleluia!

    Fedeak ez du balio
    amiak halaxe dio:
    “lotuko zaitut
    sukaldeko aulkira…!”
    Apurtu dizu tronua,
    moztu ilearen jira,
    eztarritik erauzi: Aleluia!

    Jainkorik bada? Akaso.
    Maitasunak ez dit erakutsi asko,
    ene aurkaria
    tirokatzen baino…
    Ez da lantu gauerdian,
    kandelargi(a) ere ez, agian,
    aleluia hotz eta apurtua da!

    Aleluia! Aleluia!
    Aleluia! Aleluia!

    Egon naiz hemen le(he)n(ag)o,
    gela ezagun, lurra lagun,
    zu topatu arte, lurra lagun,
    zu topatu arte (nintzen) bakarrik.
    Bandera arkuan txutik,
    maitasuna ez da desfile baizik,
    gauza zirtzil(a) (e)ta ospela, Aleluia!

    Aleluia! Aleluia!
    Aleluia! Aleluia!

    Behiala azaldu zenidan
    zer den gure oin azpian
    baina hori jada amaitu da, ala?
    Zure baitan nintzenero
    uso santua hegaz unero,
    jaulkitako hats oro (zen), Aleluia!

    Nire onena, askorik ez,
    ezin senti, ukimenez…
    Zinez, ez dizut egin iruzurrik.
    Halere, zer,
    dena oker?
    Zure aurrean zutik nager,
    mihi puntan dudan oro (da) Aleluia!

    Aleluia! Aleluia!
    Aleluia! Aleluia!

    Alegia: Independentzia, Aleluia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

82 − = 77