Kandido Saseta komandantea gogoratuz

2008an: Iñaki O’shea-ri

Iñaki, enegarren aldiz sartu haute gartzelan, enegarren aldiz errudun izan gabe.

Hor hagoen bitartean, idatz ezak hire gela makabroan gure Kandikok idatzi zuena, Platon-ek Akademian idatzi zuen antzera. Hauxe: «Hemen sartzen dena Euskadin da./ Euskalduna bazara, hitz egin euskaraz./ Abertzalea bazara, deiadar ezazu nirekin:/ Gora Euskadi askatuta» (Kandido Saseta Etxeberria, Marokon).

Har ezak besarkada handi eta bero bat.”

2009an: Poesia Egunak: Ean seigarrenez

…Azken bietan Karmelo Landak kale egin digu. Ez berak nahi duelako. Behartuta eta bahituta egon baitago «España, Una, Grande y Libre y Super Democrática» hartan.

Karmelo gogoratuz, faxismoaren aurka borrokatu zen Saseta komandanteak, kanpaina-dendaren sarreran idatzita zeukana gogorarazi nahi diot atzerrian dagoen Eakoari, bera «urpekaritza intelektualean» aritzen den bitartean:

«Hemen sartzen dena Euskadin da./ Euskalduna bazara, hitz egin euskaraz./ Abertzalea bazara, deiadar ezazu nirekin:/ Gora Euskadi askatuta!» (Kandido Saseta Etxeberria, Marokon).

(…)

Gehigarria:

2017an: SASETAREN IKURRINA ALTXATU DA BERRIZ HONDARRIBIAN

… 1936aren aurretik Ceutan Intendentziako kapitain zebilela, bere dendako atean paratua zuen idatzia: «Emen sartzen dana, Euzkadin da. Euzkalduna bazera, mintzatu euzkeraz. Eta abertzalea bazera, deadar zazu nerekin: Gora Euzkadi askatuta!»

… Arantxa Saseta ilobak bidalitako mezuan: «Bere memoria eta giza baloreak arlo akademikotik jorratzea eta irakastea eskertuko genuke. Oroitarazteko pertsona bat izateaz gain, gure herriaren Historiarako pertsona izan beharko litzateke Kandido Saseta komandantea».”

Aspaldiko Arantxa:

Blog hau Udako Euskal Unibertsitatea delakoari dagokio. Hortaz, aipamen txikia bada ere, hemen duzu zeure osaba zenaren unibertsitate-gomuta txikia. Har ezazu besarkada handi bat.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude