Pio Baroja, 60 urte eta gero

para los chapelaundis sería hermoso como ensayo hacer dela zona del Bidasoa española y francesa un pequeño país limpio, agradable, sin moscas, sin frailes y sin carabineros.”

(Momentum catastrophicum, 19191)

Pio Baroja-ren (1872.12.28/1956.10.30) Momentum catastrophicum irakurri nuenean zirrara egin zidan, malgré hainbat baieztapen oso ‘berezi’ (euskararena, haien artean).

Euskaraz Gabriel Arestiren izkiribatzeko era gidatzat hartu nahi izan dudan bezala, neureganatzen ahalegindu izan naizen bakoitzean, edo eta ingelesez Ernest Hemingway-ren prosa ederra estimatzen dudan bezala, maila horretan hartu ditut Barojaren freskura, hizkera (espainola, noski!) zuzena, garbia… eta idazteko modua…

Euskal Herrian, hainbat txokotan, bekatu omen zen barojazalea izatea. Ezaguna dugu zer nolako jarrera izan zuen Pio Barojak abertzaletasuna dela eta, euskara dela eta, eta abar luzetxoa dela eta. Baina horrek guzti horrek ez dio kentzen ezer, deus ere ez, Barojarekiko daukadan jarrerari.

Ez naiz literatoa, literatura ez da nire mundua, soilik zaletasunez irakurtzen dut (ingelesez eta euskaraz, eta oso noizean behin erdaraz, hau da, espainolez). Erdaraz irakurtzen dudanean Barojaren obrak ditut gogoko. Etxean daukagu haren obra guztia (edo ia guztia).

Badakit, ongi gainera, hitzak polisemikoak direla, hitz baten azpian ez dagoela inolako esentziarik, ezer sakraturik, eta hamaika interpretazio desberdin dauzkala edozein berbak.

Hortaz, oso maite ditut gure Etxepareren hitz hauek: “hitzak ari bira dugun egina!

Bukatzeko, literaturaz asko eta ongi dakitenen artean, Barojari buruz, bi zipriztin ekarri nahi nituzke, besterik ez.

Hona hemen:

Luis Mitxelena: Pio Baroja2

Koldo Izagirre: El Bidasoa y sus capelomágnicos3

PS. Balpardakoa naiz4, eta nik neuk ere, Balpardarako hauxe nahi nuke: euskal errepublika independente bat (Euskal Herri independentean), garbi, atsegin, eulirik gabe, fraiderik barik eta karabinerorik gaberik.


Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude