Elkarrizketa Warren Mosler-i

Warren Mosler-i egindako elkarrizketa hau jadanik aipatu dugu: Elkarrizketa: Warren Mosler (2)1. Bertan soilik bi puntu izan ziren aipatuak.

Hona hemen elkarrizketa bera, euskarara moldatua.

Galdera: Esan dezakezu paragrafo batean zertan datzan Diru Teoria Modernoa (DTM)?

Erantzuna: Moneta Estatuaren monopolioa dela onarpen esplizitua da. Beste guztia aintzakotzat hartu ez den onarpen horretatik etortzen da eta itxuraz konplexua dena erlatiboki xalo bilakatzen duen behaketa da.

G: Zein da diruaren jaulkitzaile monopolista gobernua delakoaren ondorioa?

E: Edozein monopolista bezalaxe, prezioak determinatu ahal ditu, halaber, Estatuaren dirua behar dugu haren zergak ordaintzearren. Gobernuak ez du behar gure dirua gastatzeko, lehendabizi gastatu egiten du eta gero maileguz hartzen du; lehendabizi gastatu eta gero zergak kobratu. Jendeak uste duenaren aurkakoa, hain zuzen ere. (…)

G: Hartu al dezakegu DTM pentsamendu postkeynestarraren adartzat?

E: Uste nuen baietz baina Pavlina Tcherneva-k artikulu bat idatzi zuen argudiatuz DTM pentsamendu horren segida zela eta irakasle postkeynestarrek berek ukatu dute. Esaten dute desberdintasunen bat dagoela, beraz, suposatzen dut neure pentsamendu eskola eratu dudala.

G: Zein da zergaren eta langabeziaren arteko lotura?

E: Hauxe da DTM-k bere pentsamendu eskola osatzen duela ondorioztatzera Belloflore eta beste batzuk eramaten dituenetariko aspektu bat. Zergen helburua langabezia sortzea da. Zergatik? Zergak eta Estatuaren dirua edukiko ez bagenitu, eta gobernuak ez balu ezer egingo, ez litzateke egongo langabeziatzat definitzen dena: Estatuak jaulkitzen duen moneta zehatz batean enplegu ordaindua bilatzen duen jendea. Langabetuak ez dira Kantzerraren aurkako Elkarte Amerikarrarekin kolaboratzera bilatzen duen jendea, enplegua bilatzen dute dirua lortzearren baizik. Maila makroekonomikoan zergek baten bati ekonomian behartzen diote dirua ukan dezan beraiek ordaintzeko edo bere etxea, edo kotxea edo zerbait okerragoa galduko du. Beraz (dirua dela kausa) jendeak lan ordaindua bilatzen du. Horixe da langabezia deitzen duguna.

Ustez gobernuak egoien du auto-hornitu nahi duelako. Soldaduak, epaileak, poliziak, maisuak, osasun-profesionalak nahi ditu. Gobernua taberna batera joan zitekeen, baten bat mozkortu eta, indarrez, epaitegira eraman epaile bilakatzeko. Baina ez dugu hola egiten. Estatuak zerga bat sortzen du eta zerga horrek bera ordaintzearren dirua lortzeko beharra. Zergapetze maila batek langabeziaren maila zehatz bat sortzen du. Bilioi bat dolarreko zerga batek milioi bat langabetu sortuko balitu, eta gobernuak soilik milioi erdi bat kontratatuko balu, orduan milioi erdi bateko zerga ezarri beharko luke edo guztiak kontratatu. Zer zentzu dauka gobernuak jende gehiago enplegatu gabe uzteak, berberak kontratatu nahi duenak baino? Ez dauka zentzurik, baina hori da egiten duguna.

G: Zein da zure analisia euroaren diseinuaz?

E: 1996an idatzi nuena irakur dezakezu, bertan zehaztasun nahikoarekin deskribatu genuen banku sistemari zer gertatuko zitzaion eta zergatia. Momentu batean akordio bat lortu nahi zen euroa eraikitzeko eta nazionalismoaren berpiztea alboratzeko. Zehaztasunen batek ez badu funtzionatzen nahikoa da aldatzea. Orain funtzionatzen ez duena %3ko muga da (BPGren gaineko defizitarena). Oso erraza da aldatzeko; badakit itunetan dagoela baina horiek aldatu daitezke. Espero nukeen honezkero eginda egongo zuketela baina erregela horri burugogorkerian lotuta daude. Nolabait beren ideologian atrapatuta daude.

Aldaketa zeinuak ikusten hasi naiz. EBZko bi enplegatu ohik aitortu didate ezen, moneta politikak huts egiten duenean, akordio fiskala behar dugula. Noski, beti behar dugu akordio fiskala! Moneta politikak ez du inoiz funtzionatzen. Uste dut iritsi garela puntura non akordio horretarako ibilbidea lantzen ari diren. Oxala ez dutela itxarongo dena bertan behera joango den arte. Akordio fiskal soil bat, BPGren defizitaren muga 3tik %8ra igotzearena bezalakoa, hasierarako nahikoa izango litzateke jendeak kalean dantzan egiten hasteko. (Euroaren) oinarrizko egiturek funtzionatzen dute: txekeak konpentsatzen dira, Europa osoan zehar bidaia zaitezke eta eurotan ordaindu, mekanikoki denak funtzionatzen du, baina politika ekonomikoko erabakiak kalterakoak izan dira.

G: Zergatik moneta politika ez da eraginkorra?

E: Esango nuke eraginkorra dela zentzu batean: interes tasak %0ra jaistea oso deflaziogilea da. Lortzen du nik uste dudana lortzen duela, ez hauek uste dutena. Beste batzuek uste dute interes tasak jaistea eskari agregatuari gehitzen zaiola, nik kontrakoa uste dut. Interes tasak jaisten badira gobernuek gutxiago gastatzen dute interesetan, hortaz, diru gutxiago sartzen duzu; gastua gutxitzen duzu eta ekonomia galgatu. Agian soilik teoria bat izango da. Beste batzuek esango lukete interes tasak jaisten badituzu kredituak handituko lirateke eta beraz eskari agregatua, nahiz eta jendearen errentak jaitsi diren.

G: Esan al duzu esportazioetan oinarritutako hazkunde estrategia ez dela jasangarria?

E: Lehendabizi esportazioak kostu erreal bat dira. Zure aurrezki eta ondasun errealak esportatzen dituzu balantze batean kreditu baten truke eta termino errealetan zure bizitza kalitatea jaisten da. Gainera, baldin eta lehiakor bilakatzen bazara, esportatzen hasten zara eta hori baldin bada egiten duzun guztia, gertatzen dena da zure dibisaren balioa handitzen dela abantaila hori galtzen duzun arte eta zure esportazioak desagertzen dira.

Estrategia horrek kanpo dibisa erostea eta norberarena saltzea barnean eduki dezake. Horri estra-kontabilitateko gastua deitzen diot, azpiegituretan inbertitu barik, zure gastu publikoa kanpo monetako erreserbak erostera joaten da. Ez da nire lehen aukera baina bai funtzionatzen du egiten ari zarena sostengatzeko. Europan EBZ-k ez ditu dolarreko erreserbak erosten euroari dolarrak babestu diola ez dutelako iruditu nahi. Hortaz, beren dibisaren balioa handitzen uztera mugatuko dira. Arnasaldia hartu dute, zeren euroa denbora baterako utzi zuten beste banku zentral batzuk uxatu baitituzte, EBZ-k bere quantitative easing-eko lasaitasun politika iragarri duelako eta interes tasak negatiboan utzi zituelako. Hori dela eta, (banku zentral horiek ) euroak saldu zituzten. Baina orain moneta horren arreta oso baxua da haien zorroan. Euroguneak merkataritza superabit bat dauka, zeinak euroen eskasiari lagundu dion eta beraz (euroaren) balioa hasiko da handitzen.

G: Adieraz zenezake trantsizio enpleguaren zeure ideia?

E: Defizit maila %8ra behin altxatuz gero, sektore pribatua enplegatuak kontratatzen hasi da; saltzen eta saltzen ari dira eta jendea behar dute beren bezeroei arreta egiteko. Baina sektore pribatuari ez zaio gustatzen langabetuak kontratatzea, beraz langileen eskasia egon daiteke, %10eko langabezia tasekin. Hori konpondu dezakezu transakzio enpleguko programa ireki batekin, lan egiteko prest eta gai dagoen edozein pertsonarentzako irekia. Gutxieneko alokairua ordainduko nuke eta, behin pertsonaren bat kontratatua izan eta gero, horrek aukera ematen dio demostratzeko puntuala, txukuna, arduraduna, istiluetan sartzen ez dena dela eta sektore pribatuak kontratatu ahal du pertsona hori. Munduan zehar horrelako programa bat martxan jarri den bakoitzean haren onura demostratu da. Jendea sektore publikotik sektore pribaturako trantsizioa egitera lortzeko modu bat da.

G: Jeremy Corbyn eta Bernie Sanders bezalako lider berriekin, uste duzu zeure pentsamendu eskolak ohiko pentsamendu ekonomikoaren barruan irabazi duela onarpenean?

E: Bai!


1 Jatorrizko bertsioa hemen: “¿Qué sentido tiene que un gobierno deje a más gente desempleada de la que quiere contratar?”: http://www.infolibre.es/noticias/luces_rojas/2015/10/07/quot_que_sentido_tiene_que_gobierno_deje_mas_gente_desempleada_que_quiere_contratar_quot_38865_1121.html.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude