Independentzia politiko eta ekonomikoa: arrosa gorria ala zuria?

Albistea: Junqueras posa el deute espanyol damunt la taula, en una entrevista al Financial Times.

(El vice-president diu que un acord per a dividir el deute entre una Catalunya independent i Espanya seria millor per als creditors1.)

Ingelesez, Catalonia seeks foreign support for breakaway from Spain2:

Public debt is currently around €1,000bn and economic growth continues to be funded by high public deficits...”

Does it suit financial markets better to have just one interlocutor who until now has shown that he is neither very efficient nor trustworthy? Or is it better to have another interlocutor, with the obvious determination to be both efficient and trustworthy? I think it is better to have an interlocutor who has that willingness.”

Who can put pressure on Madrid? The supranational institutions can. Funds that own Spanish debt can . . . There are many actors who have a relevant opinion in this,…”

Ongi. Ederki. Zor publikoa, espainiar eta katalan biztanleen arabera banatu behar da, noski.

(Zor publikoaz, ikus Zor publikoaz hitz bi.)

Baina, Junqueras-ek ez bide daki, banaketa hori egin eta gero, Kataluniak defizit publiko handiagoa behar duela, eurogunean eta euroa erabiliz segitzen erabakiko badu, eta Draghi-ri defizit publikoa BPGren %3tik %8ra igotzea eskatuz.

Draghi-k eta EBZ-k onartzen ez badute, bigarren aukera eder bat izango dute katalanek: moneta subiranoa edukiz, moneta propioa erabiliz, bere defizit publikoa handitzea, BPGren %8ra igoz, inori ezer eskatu barik, ez Draghi-ri ez ‘merkatuei’.

Irtenbidea edo soluzioa defizit handiagoak dira. EBk hori ez onartzekotan, aukera norberaren monetara itzultzea da3.

Independentzia politikoa arlo ekonomikoan eta finantzarioan bermatu behar dute katalanek, Junqueras-ek jakin zein ez.

Bestela jai, hau da, austeritatea eta jadanik ezagutzen dugun egoera erabat kaxkarra. Ondorio zuzena langabezia izanik.

Gehiegi ote da aipatutakoa ulertzea?

Segur aski. Horrela dirudi, nahiz eta ‘nazioartean’ afera ezaguna izan4.

Euskaldunek ere ez dute ezer ulertzen horretaz.

Gabriel Aresti-k ulertu zuen, bere erara, alegia, poesian:

Nik: arrosa gorri bat nahi diat.

Hark: Bai, baina lehenbizi arrosa.

Nik: Bai, arrosa gorri bat.

Hark: lehenbizi arrosa.

Eta azkenean, arrosa zuri bat jarri zeutzaten jakaren solapan.


3 Ingelesez: “The solution is larger deficits. If the European Union won’t allow a larger deficit, if they force spending cuts, if they force taxes, if they cut spending more, then the option is one, to just sit there and suffer and then watch your civilization be destroyed, or two, to do it on your own, to go back to your own currency.” Ikus Elkarrizketa W. Mosler-ekin (zenbait zipriztin- eta 3).

 

 

Iruzkinak (2)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude