Susperraldia?

Espainia aurkeztu dute Europar Batasuneko susperraldiaren eredu moduan, ia mirakulu gisa, Mario Draghi-ren diru-inprimatze makina dela kausa.

Zein susperraldi? Begira diezaiogun alokairuen aldaketari, 2007tik honako alokairuen aldaketari.

Ikus What Recovery? Spanish Wages Tumble To Weakest Since 20071.

Badirudi ingeniaritza ekitatearen eta bono prezioen datu distiratsuen azpian dena ez dagoela hain ongi. Izan ere, Espainiako bataz besteko alokairua bere mailarik baxuenera jaitsi da 2007tik, eta 2009an langileen kopurua 19,3 milioi izan baziren ere, orain zenbaki horiek ere jaisten ari dira.

Finantza Ministroak emandako 2014ko datu ofizialei dagokienez, 16.900.000 langileei dagozkien errenta adierazpenek erakusten dute bataz besteko urteko alokairua 18.429€ dela.

Txostenak erakusten du fluktuazio gutxi 2008tik 2011ra, eta hasi zen jaisten 2012ko lan-indarraren erreformaren inplementazioarekin batera.

Ministroak dio jaitsiera hori ez dagokiela lanean ari diren langileen alokairuen jaitsierei, baizik eta berriki sorturiko enpleguek eskaintzen dutelako ordainketa gutxiagoa krisia hasi baino lehenago baino.

Hala ere, krisiak ez dauka inongo efekturik Espainiako irabazle handietan, zeren alokairu minimoa baino 10 bider gehiago irabazten dutenek ikusi baitituzte beren alokairuak igotzen. Kategoria honetan zeuden 127,706 pertsonak, 2014an bataz beste 148,824€ irabazi zituzten.

Gainera, ongi ordaindutako sektore horretan genero diskriminazioa argi dago. Alokairu minimoa baino 10 bider irabazten dutenen artean, emakumeek % 18 dira.

Beraz, hemen dugu beste ‘susperraldi’ bat enplegu kalitatearen jaitsieran eta parte-hartzearen tasaren kolapsoan oinarrituta… eta komunikabide nagusiak tituluekin jolasten ari diren (eta QE dela bide, EBZk erosten segitzen duen) bitartean dena da zoragarria.

Dena den, ‘susperraldi’ horretatik Kataluniak alde egin nahi du..


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude