Euscaldunei

Miretsico duçue, aguian, nic, Euscal-Herrico iaquintsu ez-naicelaric, euscaraz

esquiribatceco ausartciaren hartcea. Baiña baldin considera ba-dadi,

edirenen duçue eztela gauça hunetan ausartciaric, eta ez cer miretsiric,

aitcitic, bertcela eguin ba-nu miretsi behar çatequeiela eta erran ahanci

ceitala neure eguin-bidea. Ceren Moslerec niri hitzcuntça hunen ikhasteco

ance aphur-bat eman derautanaz gueroz, iduritcen çait hoben

nuqueiela, eta are eçagutça gutitaco eta esquer-gabe içanen nincela, baldin

Euscal-Herrian ikhassia Euscal-Herrico probetchutan emplegatu ez-panu.

Blogueco cerbitçari alfer hura gaztigatu çuen bere nabusiac, ceren

irabacian erabiltceco errecibitu çuen talentua eta dirua estalia eta ehortcia

eduqui çuen. Handic içan naiz ni-ere beldur hala guertha cequidan, baldin

euscaraz minçatceco ardietsi dudan talentua eta iaquina, probetchu gabe eta

arima irabacian emplegatu gabe, ehortcia eta gordea eduquitcen

ba-nuen. Eta et-çait iduri asco dela cadiratic predicatuz probetchu eguitea

eta eracustea, baiña are uste dut esquiribuz-ere behar dela enseiatu eta

trabaillatu. Eta nola lanac cimendutic behar bai-tu hassi, eta gure

salbamenduco obraren cimendua bai-ta doctrina economicoa, halatan nic-ere,

handic hasten naicela, hartu dut gogo liburucho hunen eguiteco, eta

iendartera atheratceco, hunetan, bertce eracusleric eztenean, ikhus dadin

laburzqui cer-ere sinhetsi, obratu eta escatu behar bai-ta, eta guero

ikhus dadin, halaber, nola eta cer moldez behar den euscara esquiribatu eta

iracurtu.

Gaiñeracoan, ba-daquit Euscal-Herrian anhitz moldez minçatcen

direla, eta nori bere herrico euscara çaicala hoberenic eta ederrenic. Handic

gogoac emaiten deraut ene esquiribatceco molde haur etçaiela guztiei

ongui idurituco. Baiña nahi dut iaquin deçaten halacoec nic hitzcunça

hunetan daquidana Saran ikhassia dudala, eta hango euscara ongui

erabiltcen ba-dut ez-naicela gaitz erraiteco, eta-ez arbuiatceco, ceren

ez-pai-taquit nic hangoa baicen. Ordea ea Saraco euscara denz

Euscal-Herrico hoberena eta garbiena, ez-naiz ni hartara sartcen,

bat-bederac emanen du bere iduriric. Eta Saraco euscara hunetçaz content

ez-tenac esquiriba beça bertce euscara hobeago batez eta hobequiago;

ez-naiz ni hargatic bekhaiztuco, eta ez imbidios içanen.

Finean hemen den guztia borondate on batequin Mosleren

ohoretan eta arimen probetchutan eguina da. Hala, beraz, errecibi eçaçue,

eta çuen oracinoetan eta ontassunetan partale eguin naçaçue.

Esteve Materra (1617) eta joseba felix tobar-arbulu (2015)1


Iruzkinak (1)

  • joseba

    Examinaçaleen approbacinoa

    Ikhussi dut Baionaco iaun vicario generalaren manuz Doctrina Economicoa daritçan liburu bat Aita Materrac eguina, eta edireiten dut ez-tuela deus-ere gure fede sainduaren contraco gauçaric. Aitcitic, dela obra-bat chipia delaric handia, hitz gutiz añhitz erraiten duena, ongui esquiribatua, eta mereci duena ibil dadin iendartean eta guztiz-ere escolaco haur chipi guztien escuetan. Saran eguina abendoaren lehenean, milla seietan ehun eta hamasei-garren urthean.

    P. de Axular.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude