Hurrengo denboraldian ETB-1en

E-posten elkar trukaketa:

i)                 De: IRIARTE OKIÑENA, MADDALEN

Enviado el: martes, 08 de julio de 2014 12:18
Para: josebafelix@outlook.es
Asunto: maddalen iriarte

Joseba! Egunon! Zer moduz zaude? Ni oporrak hartzeko desiatzen!

Ia! Datorren urtean saioa apur bat luzeagoa izango da eta galdetu nahi nizuke gurekin kolaboratzeko prest egongo zinatekeen. Badakit ez duzula tertulia gustuko eta nik eskaintzen dizudana, elkarrizketa bat da, etortzen zarren aldiro gai bat aztertzeko. Zuk esaten duzun gaia eta zu gustura sentituko zaren bezala. Izan daiteke hamabostean behin edo hilean behin edo astero… Kadentzia erabaki genezake zure nahietara. Pentsatu Eta BAI esan!  Zure erantzunaren zain! Besarkada

i)                 De: josebafelix@outlook.es
Enviado el: martes, 08 de julio de 2014 12:36
Para: IRIARTE OKIÑENA, MADDALEN
Asunto: RE: maddalen iriarte

Egun on, Maddalen.

Zer  moduz? Lanean nire erara. Mendira joaten askotxo. (Nire psikiatra partikularra mendia da).

Kolaborazio bereziari baietz, noski. Oilategian (sorry!) parte hartzeko, ez.

Ados elkarrizketatxoekin, zenbat eta zailago eta korapilatsuago, hobe! Inolako beldurrik edo mugarik gabe!

Hilabetean behin ala astean behin? Tartean. Gutxienez, hiru astean behin…

Gai potoloak egongo dira:

a) Katalunia eta Espainia una, grande y libre

b) Eskozia eta haren bidea, baita haren itsukeria ere libra esterlina erabiltzearekin eta abar…

c) Gehi finantza mundua, krisia eta abar luzea…

d) Langabezia eta lan bermea…

e) EHren independentzia!

(…)

Ongi pasa uda eta zaindu burua.

Ez adiorik.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude