Dirua, banku zentrala, altxor publikoa eta merkataritza bankuak DTM-ren arabera (3)

Fed-ren bi funtzio

Randall Wray-k bere lanari egindako zenbait kritika aipatzen ditu[1], baita haiei erantzun ere.

DTM-ren logika honelakoa da:

Gobernuak kontu moneta bat sortzen du, unitate honetan zerga behartzen du, unitate honetan izendatutako moneta gastatzen du, eta moneta horretan ordaindutako zergak biltzen ditu.

Noski, Fed (eta oro har, banku zentrala) ez da erakunde pribatu bat, Kongresuaren izaki bat eta gobernutik Altxor Publikoa bezain ez-independentea. Normali, Fed-ek eguneroko politikatik at aske, gaueko interes tasa jartzeko ahalmena du.

Beste aldetik, Fed-eko Altxor Publikoko ‘gordailuak’ gobernuaren barneko marka gordeak dira.

(Badaude mota askotako barneko zor eta kredituak gobernu federalaren barruan, inongo arazorekin gobernutik kanpo: barneko aferak, Altxor Publikoko idazkariak eta Fed-eko buruak tratatzeko, Kongresuak agindutako gastua inplementatzearren.)

Fed banku bat besterik ez da. Berak bere IOUak existentzian maileguz ematen ditu.

Altxor Publikoak gobernuaren adarra da, Kongresuak ere legislazioan agindutako zergak biltzeko erantzulea. Zerga horiek Altxor Publikoaren moneta gidatzen dute. Altxor Publikoak balioa ematen die Fed-eko IOUei (erreserbak eta Fed-eko billeteak), zeren horiek onartzen baititu zerga ordainketan.

Fed ez da ahalguztiduna, ez du botere guztia. Altxor Publikoa dago ondoan.

Wray-k aipatu duenez[2], gobernuak gastatzen duen moduaren eta bankuek malguz ematen duen bidearen artean eta badago asimetria bat. Gobernuak moneta gastatzen du zergadunek zergak ordaintzeko moneta erabili ahal duten baino lehen. Bankuek gordailuak maileguz eman behar dituzte bankuekiko zordunek, gordailuak erabiliz, maileguak atzera ordaindu ahal dituzten baino lehen.

Aspaldian, gobernuaren altxor publikoak soilik politika fiskalarekin lotutako eragiketak gauzatu zituen. Berak literalki moneta gastatzen zuen eta gero zergak bildu.

Gobernu modernoek erantzukizunak banandu dituzte altxor publikoaren eta gobernuaren bankuaren artean.

Gobernuaren bankuak, Fed-ed, hots, banku zentralak, gobernurako ordainketak egiten ditu eta jaso. Altxor Publikoak oraindik moneta pixka bat jaulkitzen du, baina gehiena banku zentraletik dator (Fed-eko billeteak).

Altxor Publikoaren ordainketa gehienak txekeen bidez egiten da edo banku-kontuei kredituen bidez, enpresa eta familia gehienek txekeen bitartez ordainketak egiten dituzten antzera (edo kenketa zuzenen bitartez).

Banku zentralek daukate bigarren funtzio bat: bankuen bankua dira – ordainketa sistema zuzenduz eta pareko konpentsazioa mantenduz.

Bi funtzio horiek banku zentralaren balantze orrian lotuta daude. Politika fiskalaren eragiketak banandu ahalko genituzke, eta altxor publikoak horiek guztiak gauzatu. Baina arazo bat dago: orduan banku pribatuek altxor publikoan kontuak eduki beharko lituzkete, altxor publikoak ordainketak zuzenki haien kontuei egin ahal izateko, eta kontu horiei kendu zergak ordaintzen direnean.

Eta oraindik bankuek behar izango lituzkete kontuak edukitzea banku zentralean batak besteari konpentsatzearren.

Hori guzti egin ordez, zergatik ez segi orain bezala, Fed Altxor Publikoaren bankua izanez eta, halaber, bankuen bankua?

Horrela, Fed-ek bi funtzio betetzen ditu, gobernuaren bankua eta bankuen bankua izanik[3].


[1]  Ikus To Consolidate or Not To Consolidate, that is the Question (or maybe it isn’t): http://www.economonitor.com/lrwray/2014/06/27/to-consolidate-or-not-to-consolidate-that-is-the-question-or-maybe-it-isnt/.

[2]  Ikus blog-eko aurreko bi sarrerak.

[3]  Gainera, “If economists could get their minds around this, they’d stop worrying about the internal record keeping between the Fed and Treasury. The Fed and Treasury know what they’re doing.

How do we know? Checks are not bouncing and the Fed is hitting its rate target.

If the Treasury’s checks start bouncing, we’ll know it is time for Congress to step in and give Janet a good talking-to.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude