Desastre hutsa

Azken bolada honetan, hainbat lantxotan, hitzalditan edo/eta elkarrizketatan, ‘desastre’ hitza aipatu dut.

Badakit hitz hori ez litzatekeela gogoko izango jende askotxorentzat.

Bai, hondamen, hondamendi, ezbehar, zorigaitz, deskalabru, edo antzekoak idatzi edo esan ahalko nituzke, … baina desastrea hobetu dut.

Hona hemen zergatia.

Lehendabizi, Bill Mitchell-ek laster argitaratuko duen liburu sendo eta argi bat: Options for Europe[1].

Mitchell-ek Europar Batasunari dagokion eraketa definitzeko, behin baino gehiago disaster hitza erabili du.

Kasurako, hona hemen gaur bertan, 2014.04.24an, egindako sarreran[2] zer dioen:

The design of the Eurozone ensured it was a disaster waiting to happen.”

EBko eraketa horri buruz, behin eta berriz, desastre bat izan dela aipatu dut: hasiera-hasieratik desastre hutsa.

Ingelesari dagokionez, Morris-en hiztegian, disaster honela itzultzen da:

disaster

( bat batekoa ) hondamen, hondamendi to court ~ {galbidean || arrisku handian} ibili

Hala ere, desastre hobetsi dut.

Izan ere, Orotariko Euskal Hiztegia (http://www.euskaltzaindia.net/index.php) delakoan, hauxe azaltzen da:

desastre

desastre (Lcc, Urt I 256, VocBN), desastra.

Desastra handi haren ebitatzeko. Tt Onsa 23. Malhur eta desastre handia heltzen da gizonari. Ib. 20. En DFrec hay 4 ejs. de desastre.

Hortaz, batzuei gustatu zein ez, desastre hitza erabiltzen segituko dut, batez ere EBko eraketa definitzerakoan.


[1]  Ikus Mitchell-en blogean liburu horren zirriborroa, prozesuan dagoen zirriborroa: http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?cat=44.

[2]  Ikus Options for Europe – Part 71: http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=27641.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude