Ekonomiak atzerapenaren atean joka

John Early-k artikulu interesgarri bat idatzi du ekonomiaren egoeraz eta litekeen atzerapenaz[1].

Artikuluan hiru puntu nagusi aipatzen ditu:

(i)                Ekonomia erreala prest atzerapenean egoteko

(ii)              Finantza ekonomiaren itxurazko indarrak ez du salbatuko ekonomia erreala

(iii)             Ez dago eskari metatua zeren desio metatuak ez dauka dirurik eskari metatua izateko

Aipaturiko linkean ekonomia errealeko zenbait datu ikus daitezke (alokairuak, errenta pertsonal errealak, txikizka saltze erreala, etxegintza, kapital ondasunen eskaera, eta BPG-rekiko lanpostuetarako hazkundea).

Ondoren, finantza arloko datuak azaltzen dira (zergak ordaindu eta geroko korporazio mozkinak eta aurrezki pertsonalaren tasa).

Hona autorearen zenbait ondorio:

(a)    Fed-ren eragina eta indarra finantza ekonomian ez dira indar bihurtu ekonomia errealean.

(b)    Ekonomia errealeko hazkundea maiz atzerapenean ibili da, gora eta behera boteak emanez.

Proposamen gisa ondokoa dio: neurri finantzarioei begira daudenek, atzerapen arriskurik ez dagoela diotenek ekonomia errealari begirada zorrotz bat eman beharko liokete.

(Warren Mosler-ek dioenez[2], Early autoreak “Must be reading my blog.”)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude