EUROPA ERRONKA (?) MUNDUTIK ETA GEURETIK

Gite-Ipes-ek antolaturiko jardunaldiak.

1.go mahai ingurua: Europa munduan

– martxoak 29 – 10:00 – La Bolsa

– Moderatzailea: lotzeke

– Hizlariak: Joseba Tobar-Arbulu, Unai Vazquez, Txente Rekondo

EDUKIAK: kontinente zaharretik aterata, Europa mundu globalizatuan kokatzea, bere papera zein (izan) den, eta zein etorkizun duen.

– Integrazio ereduei dagokienez, Europar Batasunaren eredua ezagutu eta munduko beste ereduekin alderatzea.

– Termino inperialistetan, AEB eta EB alderatzea, EBren papera argitzea, ekialdearekiko harremanak eta Ukrainiako unea ulertzea…

METODOLOGIA: formatu presentziala telebista formatuarekin nahasiko dugu, Hamaika TB eta Argia (momentuz) interesatuak baitira mahai ingurua kubritzean. Hori dela eta, moderatzailea eztabaida bizia bideratuko du, eta inportantea izango da hizlarien sintesirako gaitasuna. Hala ere, helburu formatiboak eskatzen duen patxada ere eskaini nahi dugu, hizlari bakoitzak bere azalpenak taxuz egiteko.

Hiru ataletan banatutako mahai ingurua:

– 10:15-11:15: hizlari bakoitzak 15-20 minutuko azalpena. Komenigarria litzake 2 minututako sintesi bat ere prestatzea, telebista formaturako jasotzeko.

– 11:15-12:00: hizlarien arteko eztabaida moderatzaileak pausatutako galderekin

– 12:00-12:20: atsedena.

– 12:20-13:30: mikrofono irekia. Publikoaren galderak eta eztabaida irekia.

Hitz egingo dudanaz, hemen:

i)                 Nazioarteko ekonomia eta ‘Inperialismoa’

https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/nazioarteko-ekonomia-eta-ainperialismoaa (2014.03.31n eguneratua.)

ii)                Finantza krisia: historia sekretua

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/03/10/finantza-krisia-historia-sekretua/

iii)               Mundutik Euskal Herrira, EBtik igaroz

https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/mundutik-euskal-herrira-ebtik-igaroz

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude