Esperientzia berri baterantz?

Makroekonomian DTM ezagutzen dugu[1], Warren Mosler magister delarik[2].

Krisitik ateratzeko, aspalditik esana dugu enpresari berrien eta langileriaren artean nolabaiteko akordio estrategiko bat egon behar dela[3].

Mikroekonomian Mariana Mazzucato-ren inbertsio publikoaren aldeko irizpideak[4] kontuan hartzeko dira.

Kudeaketa berrian, Ner taldea[5] hementxe dugu.

Arlo publikoan lan bermea[6] ezaguna dugu.

Arlo pribatuan ez gara inor enpresari berriei ezer esateko, nahiz eta Euskal Herrian esperientzia ederrak egon, agian interesgarrienetariko batzuk Ner taldearenak izanik.

Eta arlo publikoan?

Hausnartzeko gaia:

Badakigu eskari agregatua arazorik handiena eta sakonena dela, eta bera inbertsio publikoetatik bultzatu behar dela.

Badakigu, halaber, lan bermeaz esperientzia egokiak egon direla[7]

Aurreko guztia kontuan edukiz, etorkizunean (zenbat eta hurbilagoan, hobe!) lan bermearekin arituko diren enpresa publikoetan, zer dela eta ez aplikatu Ner taldeak proposatzen eta praktikara eramaten duen kudeaketa berria?

Esperientzia berria izango dela? Noski. Baina badakigu, oso argi gainera, esperientzia eta kudeaketa zaharrek zer nolako emaitza kaskarrak eman dituzten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude