Gobernu defizitek ez daukate zer ikusirik bono emisioarekin

Bill Mitchell-ek dioenez[1], haren artikuluan aipaturiko datuak aztertu dituen edozein ondoko ondorioetara irits daiteke: AEBetako gobernuak bere zorretik berak aukeratzen duen beste eros dezake. Baita moneta jaulkitzaileko gobernu batean ez dagoela inoiz inongo murriketa fiskalik ere.

Beraz, sektore pribatuak edo atzerritar sektoreak AEBetako gobernu federalaren zorra erostea erabakitzen duen ala ez garrantzirik gabekoa da. Gobernuak bere zorraren mugarik gabeko kopurua eros dezake, berak nahi duen beste. Horrek arazo guztia zentzurik gabeko bilakatzen du.

Beste era batera esanda, AEBetako gobernuak (gehi Altxor Publikoa eta Banku Zentrala) beti rola bere gain har dezake bere mailegu-emailerik handienaren gisa. Hau da, gobernuak beti maileguz har dezake bere burutik. Sakela batetik beste batera!

Badirudi hori eurogunean Europako Banku Zentralak (EBZ) antolatuko lukeen estrategia bat dela, kide estatuei nolabaiteko hazkunde malgutasunen bat ematearren.


[1]  ikus There is no umbilical cord between government deficits and bond issuance: http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=26596.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude