Zipre (segida)

Dijsselbloem-ek[1] argi esan du akziodunak, gero bonodunak eta gero aseguru gabeko gordailudunak arriskuan[2] daudela banku bat arazotan sartzen denean[3].

Ematen du euro/dolar erlazioa beherantz joango dela harik eta Draghi (EBZko nagusiak) ‘behar dena’ egin arte, gordailugileak babesteko.

Nola ikusten duzu euro/dolar ratio orain Zipren aurrekari hori jarri denean eta  Dijsselbloem-ek baieztapen argiak egin ondoren?

Mosler-ek:

“Teknikoki euroa beherantz doa portfolioen desplazamenduekin. Baina halaber euroak oinarrizko babesa irabazten du finantza aktiboen murrizketa behartzailea dela kausa.

Emaitzak egokitzapena hedatzen du konfiskazio arriskua beheratzeko, herrialde kideko zor nazionalarekiko prima alemaniarra gehiago babestuz.

Gauza bertsua izango litzateke banku gordailuekin, baina EBZk bankuei maileguz emanez, finantza kostuak gainditzen ari direnei. Hortaz, banku alemaniarrei gordailu desplazamendu gehiago, eta EBZk maileguz emanez.

Greziako sektore pribatuaren larrialdia gertaera soila eta bakarra deklaratu zen baina orain aldarrikapen horren eta beste batzuen aldarrikapenen sinesgarritasuna desagertu da.

‘Egin behar dena’ delakoan orain argi banku gordailuen zergatzea sartzen da, baita bono jabetzak zergatzea ere, ahantzi gabe transakzio zergak.

Hori guztia zorra murrizteko helburu urrunarekin, gobernuko ez diren sektoreen finantza aktibo netoen murrizketatzat ezaguna dena.

Eta okerrago.

Euroaren benetako promesa, hots, harmonia eta hazkundea orain odola, izerdi eta malko bilakatu dira, bukaerarik gabe, eta inongo asmo publiko gehiagorik barik.”

Joan den astelehenean, 2013/03/25ean, gauaz, Holandako TVn Dijsselbloem-ekin elkarrizketa luzea egon zen, merkatuek arratsaldean hain gogorki erreakzionatu eta gero, beraren baieztapen haiek egin  eta gero. Ez zuen atzera egin. Zeharka  haren baieztapenek argi utzi zuten eurogunean gordailuen babes sistemak bere mugak dituela, herrialde kideen mugak direla kausa, zeren kide horiek ez baitira gehiago subiranoak. Elkarrizketa egin zionak berari galdetu zionean ea 100K-eko muga altuegia ote zen, onartu zuen oso altua zela. Ez zuen oraindik urratsik eman [esateko] soilik EBZren babes bat sinesgarria izango litzatekeela eta gordailuen %100etan babesteko gai.


[1]  Ikus http://en.wikipedia.org/wiki/Jeroen_Dijsselbloem. “He is … the president of the Euro Group since 21 January 2013, and president of the Board of Governors of the European Stability Mechanism (ESM) since 11 February 2013.”

[2]  Ingelesez: “…we’ve decided to post a transcript of the portion of the interview dealing with how the eurozone might deal with bank failures in the future in light of the Cyprus example.” Ikus http://blogs.ft.com/brusselsblog/2013/03/the-ftreuters-dijsselbloem-interview-transcript/.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude