Amildegia eta geroko egoeraz

Hona hemen Warren Mosler-ek dioena amildegia eta geroko egoeraz[1].

Gertatu den bakarra hauxe izan da:  nire nominaren zerga salbuespena bukatu da, zeinak familiaren bataz besteko etxera eramateko ordaina (biek lan eginez) 200$/hilabete baino gehiago murriztuko duen. (Dirudienez, azken lau urteetan AEBetako bi alderdi nagusiek adostutako eta legea bilakatzeko legegai bakarra izan da ‘amildegiaren’ aurkako neurria.)

Hori asko da eta erabat atzerakoia, jasotzen den errentaren zati handia kotxea ordainketetarako, hipoteketarako, eta beste zor zerbitzu batzuetarako zuzentzen denean.

Horrek guztiak BPG-ren hazkunde oso motelera eramaten gaitu, agian (populazio doitutako) enplegu hazkunde txiki batera, eta gain lerroko errenta hazkunde txikira korporazioetarako.

Ongi stocketarako, ez hain ongi, alta, bizitzearren lan egiteko ahalegintzen den jendearentzat.

Gainera, defizit murrizketa gehiago etorriko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude