Grezia eta Syriza. E pur si muove!

Behin baino gehiagotan Greziaren egoera aipatu dugu blog honetan, baita zenbait irtenbide eman ere. Grezia aspaldiko gaia izan dugu[1]. Proposamenak ere azaldu ditugu[2].

Baina Greziak segitzen du berriak[3] sortzen.

Hona hemen azken berria[4]:

“The cost of Greece exiting the euro would be unmanageable and probably exceed the 1 trillion euro ($1.25 trillion) previously estimated by the Institute of International Finance, the group’s managing director said.”

Mosler-ek dioenez:

“Apparently, MMT is a hard concept for the IIF [Institute of International Finance] grasp. Yes. Incompetent buffoon. No reason an exit has to cost them anything in real terms. But because they believe otherwise they’ll work to keep Greece in.”

Bufoi (edo gezurti, edo ez-jakitun, edo nahi dena) horren aurrean, Mosler-ek aipatzen duenari deus gutxi gehitu dakioke.

Grezia eta Islandia

Bill Mitchell-ek dioenez, Greziak Islandiatik ikasi beharko luke[5].

Islandiako biztanle askok ez zuten nahi Eurolandian sartzea[6].

Biztanleek zeukaten bankuei diru laguntza emate ala ez ematearen azken hitza. Ezetz erabaki zuten[7].

Islandiako biztanleak dira beren etorkizunaren jabe[8].

Noski, Islandiak bazeukan bere moneta, koroa, eta Greziak atzerritar moneta (euroa) dauka, alegia, greziarrek kontrolatzen ez duten euroa, EBZ-ren kontrolpean dagoelako.

Islandiak hazkunde ezagutu du, Grezia atzerapen ekonomiko oso handian dagoen bitartean[9].

Syriza koalizioa

Ekainaren 17an hauteskundeak egongo dira Grezian. Hori dela eta, Syriza koalizioaren programa analizatu beharra dago. Hona arrazoiak:

a)  Koalizio berria delako,

b)  inkesten arabera boto asko bereganatuko duelako,

c)  eurogunean segitzea proposatzen duelako.

Hona hemen programa[10].

Finantza munduari dagozkion proposamenak:

1)  Zor publikoa ezagutzea, auditoria baten bidez; horren ordainketa birnegoziatzea eta ordainketa moztea harik eta ekonomia berpiztu arte eta enplegua lortu arte.

2)  EBZ-ri eskatzea zuzenki finantzatu diezaietela estatu kideei, baita inbertsio publikoei ere.

3)  Finantza deribatibak eta antzekoak debekatzea.

4)  Bankuen isilpeko  politika kentzea eta atzerrirako kapital ihesaren aurka aritzea.

5)  Bankuen nazionalizazioa.

Politika fiskalari dagokionak:

6)  Errentaren gaineko zerga aldatzea, kasu, %75 urtero 500.000 euro baino gehiago eskuratzen dituztenentzat.

7)  Enpresa handientzat zergak handitzea.

8)  Finantza transakzioetarako zerga egokitzea, baita luxuzko produktuen gaineko zerga berezia ere.

9)  Elizak eta itsasontzi enpresek dauzkaten pribilegioak deuseztatzea.

10) Gastu militarra erabat jaistea.

11) Gutxienezko alokairua handitzea.

Zerbitzu sozialei dagozkienak, hala langabetuei nola jende xeheari zein osasungintza publikoari, hipotekei eta abartxo luzeegi dagozkienak.

Egia esan, hamaika proposamen ezberdin.

Diru Teoria Modernoa

Badirudi Islandiako aldaketa politikoetatik zertxobait ikasi dutela greziarrek. Dena den, eta finantzari dagozkionez, labur samar geldituko bide lirateke.

Izan ere eta nahikoa argi dagoenez, Syriza-koek ez dakite MMT[11] (DTM euskaraz) zer den.

Zoritxarrez, ezjakituria hori da nonnahi (Islandian bertan, zer esanik ez balediko Eskozia independentean -eskoziar liderren hitzetan!-, edo Suedian, eredu ‘onak’ aipatzearren) ikusten dena, hots, DTM-ri buruzko ezagueraren gabezia.

Gehiegi ote litzateke DTM ezagutzea?

Beste aldetik, ekonomiari dagozkionez, zergatik ez jarri martxan lan bermeko programa bat[12], lan egin nahi duten guztiontzat, eta ez langabetuei diru laguntzak luzatzea? Berriz ere, DTM da faltan botatzen duguna.

Baina, dudarik gabe, Syriza koalizioaren neurri horiek martxan jarriko balira, Grezian lurrikara ederra suposatuko lukete. Are gehiago, nahikoa litzateke Syriza koalizioak irabaztea, edo eta gobernuan parte hartzea, hainbat jende boteretsu dardaka hasteko.

Harrigarria bada ere, dena ez dago galduta Eurolandian, ezta Grezian ere. Izan ere, Galileok esan bide zuen moduan: E pur si muove!

Ondorio batzuk

1)  Eurolandiatik kanpo, arlo politikoan Eskozian gertatzen ari dena oso onuragarria bada ere (alegia, Europan autodeterminazo eskuidea indarrean jartzea), oso kezkagarria da indepentziaren aldeko ezkoziarrek berek finantza munduan eta beren monetaz etengabe proposatzen dutena. Alta, EH-ko jende askotxo liluratuda daude. Ulertezinezko jarrera, benetan.

2)  Eurolandiatik kanpo, Islandian gertatutakoa eredugarria izan da. Izan ere, kapital finantziarioari geldiarazi egin diote[13], argi eta garbi gainera.

3)  Islandia txikia delako, eurogunetik kanpo delako eta sasi argudio pilo bat aipatuz, Islandiaren eredua bazteru nahi izan dute ortodoxoek. Orain Grezian, eurogune barruan, txikia (sic) ez den herrialdean, euroa erabiltzen segitu nahi dute eta aldaketa interesgarri batzuk ikus daitezke laster[14].

4)  Eta Euskal Herrian, zer?


[1] Greziaz haratago (2010.04.05ean idatzia):

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/greziaz-haratago. Orain zer? Zein da hurrengoa? (2010.12.14an idatzia):

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/orain-zer-zein-da-hurrengoa.

Euroaren paradisua: zein irtengo da lehena (2011.01.02an idatzia):

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/euroaren-paradisua-zein-irtengo-da-lehena.

[6]  Izan ere, “The Icelandic population considered the deal their parliament has agreed to was not in their interests and not their responsibility and they realized that the motivation of Iceland’s political leaders was, in fact, to walk the EMU stage, which the overwhelming proportion of the population remain opposed to.”

“The problem the citizens of Iceland faced was that the Icelandic Parliament, seemingly wanting to appease those who would block its proposed entry into the EMU (Britain has been making threats), finally agreed to repay the loans.”

“It is clear that the citizens did not approve of this deal and the vast majority does not want to go over to the Euro (that is, enter the EMU). This people protest which has gathered strength in 2009 and provided the President’s with his motivation to protect the national interest.”

[7] “The President of Iceland vetoed an act of parliament which would have seen the nation “repay” £3.4bn to Britain and the Netherlands. This repayment was in relation to the amount that the British and Dutch governments paid out in 2008 to their citizens who had deposits in a private Icelandic bank which collapsed during the height of the global financial crisis.”

[8]  “Now the people have the power and the responsibility in their hands. (…) Contrast that to what has been happening in Greece.”

[9]  “For Iceland, the crisis imposed massive real costs on the nation but the benefits became obvious relative quickly. A more rapid return to growth was guaranteed. Greece is now in its fifth year of recession (Depression) with no end in sight.”

[13] Noski Islandia ez da inolako paradisurik. Are gehiago, Islandiari DTM-ko proposamen bat falta zaio. Baina Eskozia baino hobeki dago Islandia.

[14] Grezian ere DMT faltan botatzen dugu. Baina, baldin eta beste herrialde askotan (Suedian eta Britainia Handian, Europan bertan; AEBetan, Kanadan, Australian, …) DTM ez bada erabili eta praktikan jarri, nahiz eta oso autore miragarriak bertan bizi, nola eskatu greziarrei DTM aplikatzea? Dena den, lurrikara ederra gertatuko da laster Grezian, baldin eta Syriza-koen programa aplikatzen hasiko bada. Bejondeiela.

Iruzkinak (2)

  • Joseba, bi galdera:

    1) Greziarentzat irtenbiderik erabatekoena, subiranotasun monetarioa lortzea da, ezta?

    2) EBZak Greziaren bonoak erostea proposatzen dute Syrizakoek. Irtenbide horrek nolabait Euroguneko herrialde txiroen zor-publikoaren arazoa leunduko luke?

    Edonola ere, Eurolandiako herrialde batean irtenbide potente bat ikusteak itxaropenerako atea irekitzen du. Zer proposatzen de EHko ezker abertzaleak maila sozio-ekonomikoan?

  • Hona nire erantzunak:

    1) “Greziarentzat irtenbiderik erabatekoena, subiranotasun monetarioa lortzea da, ezta?”

    Bai, eta horrek suposatzen du Greziak bere moneta jaulkitzea, drakma-ren gainean kontrola edukitzeko. Orain eroarekin EBZ-k kontrolatzen du euroa ez Greziak (eta ez Espainiak edo eta Frantziak). Horrela, eta soilik horrela, ulertu behar da subiranotasun monetarioa. Blog honetan askotxo aipatu dugu gai hori. Hona hemen oraintxe argitaratutako lantxo polita (a). Ikasiko ahal dugu!

    (a) Ikus http://neweconomicperspectives.org/2012/05/the-semantic-problem-with-mmt-an-exercise-in-framing.html.

    The interesting thing here is that it appears the way modern money actually functions today is extraordinarily beneficial to everyone! It occurs to me that the first sovereign country that politically understands this, and is able to align its fiscal policies accordingly, will become so wealthy and prosperous it will rapidly dominate all other economies. It will be able to have the finest, most advanced medical and health services industry, the most efficient and convenient transportation system available, the most beautiful and comfortable housing imaginable, the healthiest and tastiest foods that can be grown and prepared, the most effective education and school systems, the best and most stylish shoes and apparel, the healthiest and most diverse natural ecosystems, and the most leisure time—including the most wonderful, fun, and satisfying places and ways to spend it.”

    2) “EBZak Greziaren bonoak erostea proposatzen dute Syrizakoek. Irtenbide horrek nolabait Euroguneko herrialde txiroen zor-publikoaren arazoa leunduko luke?”

    Bonoei buruz, ikus honelako lantxoa:

    https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/10/07/europar-batasuneko-eta-ebko-estatu-desberdinetako-bonoak-mosler-bonoak/.

    Gobernu subirano batek ez du behar inolako bonorik erosi. Berak moneta propioa jaulki dezake, nahi eta behar duen beste. Gauden saltsa honetan, gobernu ez subirano batek bonoak jaulkitzekoan, Mosler bonoak jaulki beharko lituzke. Oraingo saltsa honetan EBZ-k ez du erosiko inolako bonorik. Hori baino hobe litzateke Eurolandiako zor guztiak bereganatzea, edo eta per capita-ko euroak EBko herrialdeei banatzea (ez bankuei),… Baina oraindik EBZ-k ez du hori egingo: Alemaniak ez du nahi! DTMz ez jabetzeak, hau da dirua zer den ez jakiteak, dakar nahaste-borraste handi hori! Noiz arte? Ez dakit.

    3) “Edonola ere, Eurolandiako herrialde batean irtenbide potente bat ikusteak itxaropenerako atea irekitzen du. Zer proposatzen dute EHko ezker abertzaleak maila sozio-ekonomikoan?”

    EHko ezker abertzaleak zer proposatzen duen ez dakit. Dakidana prentsan irakurri dut, besterik ez.
    Hona iruzkin bat:
    EHk ez dauka Espainiak eta Frantziak dauzkaten erremintak: banku zentrala, altxor publikoa, eta politika fiskalean zertxobait egiteko ahalmen murriztua… Hortaz, Espainian eta Frantzian azaltzen diren arazoak biderkatzen dira EHn. EH lekutan dago subiranotasun monetario eta fiskaletatik. Jakitun gara? Kezkatuta gaude? Zeintzuk dira maila estrategikoan EHn dauden proposamenak? Ez ditut ezagutzen.

    Batzuk liluratuta daude Eskoziarekin. .. Politikoki ni neu ere bai. Baina arlo monetarioan eta bankuei buruz independentista eskoziarrek esan dutena oso kezkagarria da: Eskoziaren etorkizuna lurperatzeko biderik zuzenena. (Blog honetan egoera hori aipatu dut jadanik.)

    Etengabeko prozesuan dagoen EHrako proposamenaz, Eibarren zertxobait aipatuko dut ekainaren 27an:

    https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/04/30/ueu-ko-hitzaldia/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude