#txiotesia4: egunak emandako datu batzuk
2018ko azaroaren 20an egin zen 4. edizioa.
2018ko azaroaren 20an egin zen "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 4. edizioa. Egunak emandakoak datu batzuk dituzu hemen:
- 34 ikertzailek hartu dute parte.
- 19 emakume eta 15 gizon.
- Parte-hartzaileen %36a doktorea izan da, gehiengoa beraz, doktoregaia.
- Tesia unibertsitate desberdinetan eginda edo egiten ari dira, besteak beste: UPV/EHU, Nafarroako Unibertsitatea, UPNA/NUP, Université Bordeaux-Montaigne, Lleidako Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitatea eta Norbegiako Unibertsitate Artikoa (UiT).
- Parte hartu duten ikertaldeak izan dira besteak beste: Azti-tecnalia, IK4-Ikerlan, IXATaldea, GIPYPAC, Europa eta mundu Atlantikoa, Devopmen biology and genomics, Zuzenbidea eta Giza Genomako Katedra, BCAM, IK4-Ikerlan, BIOMAT, IRTA, MHLI, Giza Ugalkortasun Taldea, Pleistocene to Present, GEZKI, BCBL, THERRAE, ELEBILAB...
- Tesien jakintza esparrua zabala izan da. Besteak beste: Ekonomia, Hezkuntza, Literatura, Informatika, Hizkuntzalaritza, Matematika, Psikologia, Aeronautika, Arkeologia, Filosofia, Genetika, Mikrobiologia, Kooperatibismoa...
- Parte-hartzaileen %88ak erabili du informazio atxikia txioetan: irudiak, bideoak GIFak....
- Parte-hartzaileen %18ak Twitter kontua zabaldu du txiokatzeko.
- Parte hartzaileen %67a berria izan da lehiaketan eta beraz aurreko edizioetako parte hartzaileen %33a animatu da aurten ere.
- Umap-en eguerdira bitartean joera nagusia izan zen #txiotesia4 traola.
- 274 txio idatzi ziren #txiotesia4 traola erabilita: 195 originalak, 66 birtxio eta 15 aipu.
- Sarean mugimendu handiena 12.00etatik 15.00etara egon zen eta tarte horretan idatzi ziren txiorik gehien.