#txiotesia5: datuak
2020ko azaroaren 17an egin da "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 5. edizioa: #txiotesia5. Egiten ari diren edo 2017/2020 urte bitartean defendatuta duten tesia 6 txiotan laburtzea izan da ikertzaileen erronka.
Bost kideko epaimahaia izan da irabazleak hautatzeko ardura izan duena. Hauek izan dira: Rakel Gamito, Iñaki Sanz-Azkue, Itziar Garate, Goio Arana eta Libe Mimenza.
Hona hemen lehiaketak eman dituen datuetako batzuk:
- 74 ikertzailek hartu dute parte.
- 37 emakume eta 37 gizon.
- Parte-hartzaileen %34a doktorea izan da, gehiengoa beraz, doktoregaia.
- Tesia unibertsitate desberdinetan eginda edo egiten ari dira, besteak beste: UPV/EHU, Nafarroako Unibertsitatea, UPNA/NUP, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Université Bordeaux-Montaigne, Newcastle University, Txileko Andrés Bello Unibertsitatea, Lyongo Unibertsitatea, Trinity College-en, Paris Nanterre-ko Unibertsitatea eta Alcalako Unibertsitatea.
- Parte hartu duten ikertaldeak izan dira besteak beste: IK4-Ikerlan, IXATaldea, DREAM, BCMaterials, CIDETEC, QUTIS, ELEBILAB, MAC (Mutaciones Audiovisuales Contemporáneas), Photothermal Techniques Laboratory...
- Tesien jakintza esparrua zabala izan da. Besteak beste: Polimeroak, Memoria, Geologia, Baserria, Artea, Klima aldaketa, Dopinga, Hiria, Literatura, Feminismoa, Psikologia, Ingeniaritza, Kimika, Hezkuntza, Hizkuntzalaritza, Zuzenbidea, Zoologia, Arkeologia, Genetika, Zinea, Eleaniztasuna...
- Parte-hartzaileen %73ak erabili du informazio atxikia txioetan: irudiak, bideoak GIFak....
- Parte-hartzaileen %15ak Twitter kontua zabaldu du txiokatzeko.
- Parte hartzaileen %90a berria izan da lehiaketan.
- Umap-en egun osoan izan zen joera nagusia #txiotesia5 traola.
Ainhoa Gonzalez Pujana izan da Txiolari ulergarriena eta Eider Urkola originalena. 500 eta 300 euroko diru-saria eskuratu dute hurrenez hurren:
- Txiolari ulergarriena Ainhoa Gonzalez Pujana (@AgonzalezPujana): Ainhoa Gonzalez Pujana (Gasteiz, 1991) Farmazian lizentziatu zen UPV/EHUn 2014an. Jarraian, Farmakologia eta Medikamenduen Garapena Masterra ikasi eta ikerkuntzan hasi zen NanoBioCel taldean, CIBER-BBN-ek eskaini zion ikerketa-iniziazio beka bati esker. 2016an, Eusko Jaurlaritzaren (EJ) beka jasota, tesia hasi zuen zelula amen efektu terapeutikoa bultzatzen duten matrizeen diseinuaren inguruan. 2018an, Egonlabur beka batekin (EJ) Harvard Unibertsitatean egin zuen 6 hilabeteko doktoretza aurreko egonaldia. 2019an tesia defendatu zuen eta hortik aurrera talde berean ikertzaile doktore bezala lanean ari da.
- Txio irabazleak:
- Irabazleari egindako elkarrizketa: " .
-
Txiolari originalena Eider Urkola Ezeiza (@UrkolaEider):Eider Urkolak (Billabona, 1994) Ikus-entzunezko komunikazioko ikasketak egin zituen UPV/EHUn eta egun, MAC (Mutaciones Audiovisuales Contemporáneas) ikerketa taldean Andrei Zvyagintsev zinemagile errusiarraren gaineko ikerketa tesian murgilduta dago.
-
Txio irabazleak:
. -
Irabazleari egindako elkarrizketa: "
.
Sari banaketa ekitaldia azaroaren 26an egin zen online, pandemiaren ondorioz. Hemen dago ikusgai:
Eta edizioaren laburpen bideoa berriz, hemen:
5. edizioa UEUren Unibertsitatea.net atariak antolatu du UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren kolaborazioarekin.
Antolatzaileak:
Kolaboratzailea: