Plazerra

Azken 9 urteetan UEUk antolatutako Terapia Naturalei buruzko ikastaro desberdinak eman ditut bere egoitzetan. Datorkidan lehengo hitza plazerra da. Plazer bat da UEUko langile taldearekin lan egitea. Oso profesionalak dira eta ikastaroak antolatzeko behar diren tresna guztiak beti prest izan ditut.

Eta plazer bat izan da ere hainbeste ikasle ezagutzea; Euskal Herriko bazter guztietatik etorritakoak. Beraien jarrera zoragarria izan dela esan behar dut. Horreri esker ikastaroen helburuak lortzea erraza izan da. Baino ez gara ikastaroaren edukietan bakarrik gelditu. Taldean, bai klase orduetan bai bazkal orduetan, esperientzi oso onak konpartitu ditugu elkarrekin. Oso oroimen onak ditut!

Horretaz aparte bi gauza aitatu nahi ditut. Lehenengoa UEUk euskarari ematen dion bultzada. Berari esker ikasleak eta irakasleak jakituriaren arlo desberdinak euskaraz lantzeko aukera dugu. Bestetik Terapia Naturalak zabaltzeko atea ireki digute. Eta esan beharra dago hau ez dela erraza izaten sistema honetan, nahiko baztertuak gaudelako.

Itziar Salegi (Zentzumenen terapiak: psikoaromaterapia, musikoterapia, irudikapen sortzailea… Udako Ikastaroetako arduraduna, 2012) / Argazkia: Naomi King

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude