Instant berezi bat

Oso berezia izan zan istant hura, 2012ko ekainak 29aren arratsaldeko bostetan, isiltasun handi eta luze hori gertatu zanean, Eider eta nire hitzen azken segunduan. Talde guztia elkar begiratu genduan eta orain aitortuko deutsuet baten bat besarkatzeko gogoa ere sartu jatana, baina agian aurreko egunean ezagutu izanak pixkat frenatu ninduela…. Zelan azalduko deutsuet… igogailu baten barruan bi egun igaro ostean barru-barruko emozioak elkar trukatu izan bagenitu moduan? “Momento starlux” ere deitzen deutsat nik horri, nire bizipenak irudi bihurtzeko daukadan ohitura horrekin…

Zenbat barre egin genduzan bi egun hareetan? Zelako olagarroa egin eban aurreko egunean marrazten ez ekiala esan eban harek? Eta berriro barreak, eta irakatsi besterik egiten ez dauan frustrazio puntu hori, eta barne eskemak apurtzen, eta kontzeptuak eraikitzen dabezan ideiak airean hegaz…. eta, eta, eta, eta… milaka istorio gehiago, lerro gutxi batzutan letrekin marraztu ezin diran txoriak.

Atzera begiratuta esker onez idazten deutsat UEUri, nire ibilbidea bi urtez osatuta badago ere, ikastaroetan bizitako esperientzi laburra dirudienak, luzea eta esanguratsua bihurtu dalako niretzat.
Oso pozik ere, gure proposamenei ateak zabaltzeagatik, eta leku lilulagarrienenak, Baionako gaztelukoak eta Eibarreko jauregiarenak hain zuzen.

Aurrera begira, oihukatzen daben isiltasunak sortzeko irrikaz, eta Iruñako atean pentsatzen dogun bitartean… lanean jarraituko dogu.

Eskerrik asko Eider Eibar, Karraspion, paseoan, ortozik, ideia mundialak sortzen.

Miriam Peña (“Marrazki bidez kontatuko dizut!” Udako Ikastaroaren arduraduna. 2012) / Argazkia:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude