Inbertsio ona

UEU beti izan zait inbertsio ona, batez ere, lagunak eta bidaideak egiteko orduan. Orain modan ditugun sare sozial horien antza hartu ahal diogu, baina nik plazaren metafora nahiago dut: UEU hori baita, euskaraz zientzia eta oro har jakintza egin nahi duen jendearen plaza. Ez da bakarra izango, bai, ordea, oinezkoengandik hurbilena. Eta nabari du oinezkoentzako zabalduta dagoela, behetik gora altxatuta, oinezko xume askoren lan ederra. Ez da harritzekoa, beraz, ikerlari eta pentsalari arragoa izatea. Hor beti izaten baitute harrera ona eta giro emankorra. Hala izan zen nire kasuan ere, tesia bukatu berri nuela eta Eugenio Arraizaren gonbitez han, Iruñeko saioetan, agertu nintzen lehenengoan. Orduan, “Eusko Kultur Gaiak” izeneko atala zuzentzen edo koordinatzen zuen Eugeniok eta benetan, euskal kulturaz eta haren hedaduraz jakin-min eta ardura genuen askok topatu genuen han bilgune goxoa. Harreman eta galdera ugari eginda irteten nintzen kurtso haietatik. Urte zenbait pasa arren, oraingoetan parte hartzen dudanean aberastasun bera aurkitzen dut. Esan bezala, inbertsio ona.

Eduardo Apodaka (UEUko Soziologia Saila) / Argazkia: 2006ko Udako Ikastaroak. Larraona.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude