Baionan ere UEU bizirik!

UEU noiz ezagutu nuen, nere bizitza laburraren kronologian, ezin dut zehazki kokatu. UEUk 10 urte zituen sortu nintzelarik. Eta badakit etxeko mahai gainean ziren astekari eta egunkari militanteen azaletan udako ikastaroen berri ematen zela urtero.

Oroitzen naiz ere lizeoan ginelarik, Ipar Euskal Herriko koordinatzailea ikastetxera etorri zela aire-hartze denboran UEUren eskaintza aurkezteko. Hor nuen lehen aldiz ulertu eskaintza aberatsa bezain beharrezkoa eskaintzen zuela elkarteak. Eta zin egin nion nere buruari Baxoa lortu bezain laster, ikastaro batean matrikulatuko nintzela.
Baina ezusteko bat gertatu zen. Lagun batek jakinarazi zidan prentsa bulegoan aritzeko jende bila zenbiltzatela. Nere burua aurkeztu eta Udako Ikastaroak barnetik ezagutzeko aukera ezinhobea izan nuen: irakasleak elkarrizketatu, klase batzuk jarraitu, ikasleekin egon, eztabaidetan parte hartu… Hor nintzen jabetu proiektuaren originaltasunaz: unibertsitate gaiak euskaraz eta uda erdian lantzen ahal direla frogatzen du UEUK, urtez urte, azken 4 hamarkadetan. Ez da gauza gutxi eta gure hizkuntzak bere lurraldean bizi duen egoera dela eta, normalizazioaren bidean egin dituen urratsak handiak dira. Baita Iapr EHan ere. Bai euskara hizkuntza modernoa da ere. Bai “B. Accouturieren psikomotrizitatea” edo “Elastikotasunaren teoria” euskaraz landu daitezke. Bai “Mugimendu sozialen analisia” edo “Lurraldearen geologia” gure herriko ikuspundutik landu daitezke.
Handik gutxira, UEUko kide bilakatu nintzen eta neri tokatu zitzaidan proiektua Ipar EHan biziaraztea. Ez da gauza errexa. Baina UEUk badauka bere tokia; dudarik gabe. Ez baditu berak eskaintzen kalitatezko ikastaroak, euskara hutsean, eta gure beharrei egokituak, zeinek eginen du?
Ez dezagun eskaintza hori galtzera uzten.

UEUk bizi nahi du, EH osoan!!

Eneko Gorri (UEUko Soziologia Saila) / Argazkia: Udako Ikastaroak Baionan, 2006.

Iruzkinak (1)

  • Gogoratzen dut Eneko ezagutu genuen Udako Ikastaro hura, egunero Lizeora bere motorrean etortzen zen gazte seriosa. Hasieran apur bat galduta ibili zen gure lan egiteko moduarekin, baina gero neurria hartu zion, baita hartu ere!

    Irati, Udako Ikastaroen arduraduna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude