Ezberdina

UEUrekin lehen hartuemana ikastaro bateko ikasle gixa izan nuen. Ideirik ez, momentu hartan, UEU zer zen. Puntuak lortu nahi nituen ikastaro bat eginez, besterik ez. Baina, a zer sorpresa ona! Giroa (oso ona), jende berri piloa ezagutzea, ikastaroa bideratzeko modua (oso irekia eta egunekoa), … azken finean, ezberdina, hitzaren zentzu positiboan.

Handik urte pare batera, ikastaro baten antolatzailetako bat bezela hartu nuen parte. Beste aldera pasatzea ere oso esperientzia ona izan zen. Ikasleen harrera ona, ikasle eta irakasleen arteko harreman zuzena, talde txikiak, ikastaro tradizional batean normalean izaten ez diren eztabaidak, ideia berriak mahai gainean jartzea …

Horregatik, zorte handia da UEU hor egotea.

Aritz Lekuona (Natura Zientziak Saila) / Argazkia: ion markel

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude