Partekatzea eta leialtasuna

Duela 10 urte (uste dut) hasi nintzela UEUn nere “pertsonen arteko komunikazioaz” ikastaroak ematen. Herriberan jaio eta euskaldun “berri-zaharra” izanez, ikastaro guztien hasieran ikasle guztiei laguntza eskatzen nien, nere Euskara traketsa hobetzeko laguntza eske, euskararekiko nuen eta daukadan afera pertsonalak beraien aurrean jarri ninduela esanez.

Bizipen izugarri, zorragarri eta ugari eman dit honek guztiak. Beraiei esker. UEUri esker. Ikasbide eta opari ederra baino ederragoa  eman didate orain arte. Baina gehien bete nauena izan da, ikasle gehiengoaren euskararekiko duen leialtasuna. Bai udan, bai urtean zehar asteburuz asteburu, tinko eta  zintzo, hor, jo eta ke, ikasiz, sakrifizio guztien gainetikan; A! euskaldun eder hauek, a! ze jarrera ederra!; bakoitzak zerbait ikasteko beharraz eta bide batez hainbeste partekatu.

40 urte eta gero dirua murriztu digute bai, baina… nahiz eta alde horretatik eguraldi kaskarra izan, bestetik, euskara eta unibertsitateari eman nahi diogun bultzada eta proiektua aurrera ateratzeko, baditugu osagarri ederrenetarikoak: partekatzea eta leialtasuna. Ziur eta pozik egon gaitezke, zume hauekin saski ederra aterako zaigula. Beraz, aurrera!

Gotzon Carcar (UEUko Pedagogia eta Psikologia Sailak) / Argazkia: tracitodd

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude