Gertukoa eta konfidantzazkoa

Oso oroitzapen onak ditut UEUko udako ikastaroetara gerturatu nintzen lehen aldiaz. 1997ko udara zen eta San Ferminak bukatzear zeuden. Garai hartan ez ginen gutxi udako ikastaroetara joaten ginenak. Giro paregabea zegoen Larraonan. Jende berria ezagutu eta une onak pasatzeko aukera ezinhobea zen Iruñeako ikastaroetara gerturatzea eta bertan egun batzuk pasatzea. Bertakoen arteko harremanek azkar hartu zuten familia baten antza: gertukoa eta konfiantzazkoa. Horrelakoak ziren klaseak ere bai. Azkar ulertu nuen ikasle eta irakasleen arteko bereizketa praktikoa baino ez zela, bestela  guztiok genuen zer ikasi eta irakatsi.

Politikako gaien gainean genbiltzanok, jakin bagenekien egoera gogorrak bizi zituela Euskal Herriak eta horren isla ere baziren eskolak. Gelan izan genituen eztabaida batzuk tentsioa izan zuten;  halere, enpatia bilatzen saiatzen ginen eta, nolabait, uste dut aurkitu ere egin genuela. Gaua iritsi orduko, desadostasunen arrastoak desagertu eta elkarrekin, irakasle eta ikasleek, agur esan genien urte hartako San Ferminei.

Asier  Blas (UEUko Soziologia Saila) / Argazkia: www.miblogdepintxos.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude