Eguzkia

I

Pasadizo ugari

UEUri lotuak,

baina gehientsuenak

Larraonakuak.

Hainbat une atsegin

bizi izandakuak.

Pozez betetzen ziren

hango pasilluak.

 

II

Eskolak eman eta

gero bazkaria.

Bertan egin nituen

nik lagun haundiak.

Bazkalostean, berriz,

beste hitzaldia.

Oparoa degu ta

euskaldun zientzia.

 

III

Eta orain amaitzeko

nik dudan desira.

Agintari guztiek

erne belarriak.

Landare ta gizakik

behar deu eguzkia

eta gure hizkuntzak

UEU bizia.

 

Luixa Reizabal (UEUko Psikologia Saila) /Argazkia: barockschloss)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude