Ekarpen handia

UEUk ekarpen handia egin dio 40 urteotan bai unibertsitateari eta bai euskarari, euskal unibertsitate baterako oinarriak jartzeko balio handi izan baitu sorreratik. Hasiera batean irakasleak zein ikasleak euskarak ikasi, irakatsi eta ikertzeko prestatzen hasteko balio izan zuen, ikastaroen eta argitalpenen bidetik. Ondoren, azken urteetan, bide berari jarraitzearekin batera, euskarazko gradu-ondokoen aukera zabaldu du, euskaraz prestatzen jarraitzeko bidea irekiz eta beste batzuek ere bide beretik jo dezaten eraginez.

Ekarpen handia, beraz, 40 urteotan egindakoa, eta ezinbestekoa etorkizuneko euskal unibertsitate errealitate izan dadin.

Joanmari Larrarte (UEUko Kazetaritza/ Irudia: Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendean graduondokoa)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude