Infinitoraino

Kezkatu egiten gara batzuetan gazteek orokorrean edo unibertsitateko euskal adarretako ikasleek erdaraz egiten dutelako. Hori ulergarria da euskaraz eginez gero hizkuntzarekin disfrutatzea oso mugatuta badute, eztabaida batean beren onena ateratzen ez bazaie, edo adarra jotzen ondo ez badakite. Euskaraz gozatzera pasatzeko salto hori zaila da lortzen, eta aldi berean ezinbestekoa, noski, unibertsitate euskalduna edo gizarte euskalduna sortzeko.

Pauso hori egitea oso zaila da, eta nik, euskaldun berri-berri nintzen honek, UEUrekin lortu nuen. UEUren niretzako ekarpen nagusia horixe izan da.
Hortik abiatuta aurrerago ere heldu naiz UEUko laguntzarekin: gozatzen dut euskarazko eskolak ematen, disfrutatzen dut ikerketan, atsegin dut orokorrean zientziaz hitz egitea, eta euskaraz adarra jotzea.

Hurrengo batean kontatuko dut unibertsitate-mailako zenbat gauza interesgarri ikasi ditudan UEUn, unibertsitatekoak ez diren lagunei udako solasaldi gozoetan kontatzen dizkiedanak. Astronomiaz, geografiaz, animaliez, zuhaitzez, hizkuntzalaritzaz, perfumez, energia nuklearraz, literaturaz, ekonomiaz, geologiaz… Izatez, hitz egitea eta eztabaidatzea, informatikaz bakarrik ez, zientziaz eta letrez ere bai gustatzen zait. Ai! UEUren diziplinartekotasun hori!

Hurrengo batean kontatuko ditut txantxak, adar-jotzeak, bronkalaritza sailekoak, Arbe, Bandres eta Aldekoaotalora txistulariekin izandako dantza-saio majikoak… Lerro asko-asko idatzi behar dira horretarako, eta orain ez dut astirik

Euskal Unibertsitatea sortzeko abentura honetan parte hartu nahi duenak badaki UEUn tokia aurkituko duela. Erronka handia da guretzat dugun proiektu eta giro hauek zabaltzea. Begiratu, begiratu Informatika Sailetik lantzen ari garen eskaintza hauek:

 

 

Diru-laguntzak ukatzen dizkigute baina funtsezkoak diren gauzak egiten ditugu.

Aupa UEU! Etorri gugaz “infinitoraino”!

Kepa Sarasola (UEUko Informatika Saila)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude