Ueup!

Publikoki aitortu beharra dut : Egundaino ez naiz UEUko ikasle izan ! Aitzakiarik ?

Denak !!! Gaztetan, sanferminak amaitu ondorean, bortubizkarretara jotzen genuen 9 egunetako desmasiak garbitzeko esperantzan. Gero, behin Iruñeara itzuli eta, uda aski konplikatua izaten nuen Jamar izeneko akademian, urte batean bai eta ondokoan ere bai, irailerako utzi asignatura sorta salbatzekotan. Akademia harek ez zuen mirakulurik eragiten, ordea, eta selektibitatea ez nuen sekula gainditu. Ondorioz, ez naiz inoiz fakultatera iritsi…ikasle, zeren UEUren eskutik, irakasle edo ari izan naiz, urte eta diziplina ezberdinetan, Iruñean eta Baionan. Antton Olariagarekin lehentze. Kike Amonarrizekin gero. Eta bakarkako saioan behin bederen. Nondik ondorioztatzen baita eskola-porrotak ere baduela zer irakatsirik Udako Euskal Unibertsitatean. Esker pila zuei, eta aurten ere Baionan dugu hitzordua,

Asisko Urmeneta / Argazkia: Laster Master ikuskizuna, Kike Amonarrizekin batera. Udako Ikastaroak 2006.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude