Lurraldetasuna gogoan

Nire bizipena, askotan kaleratu dut, Psikologia Lizentzia egiten ari nintzela Xabier Isasirekin ikerketa bat egin genuen (Bertsolaritzari buruz eta Inguman dago) eta UEUko Iruñeko Udako Ikastaroetan aurkeztu genuen hitzaldi modura. Hortik ere Nafarroako Ordezkaritzan parte hartzeko nere burua aurkeztu nuen…, gauzak antolatu, kartelak bilatu, egoitzak, orduan egin genuen lehenengo urratsak Iturramara merketzeko gure egoitzak, gero etorriko zen Hizkuntz Eskola, ateak ireki, kilometrajea nire kontura izan zen, UEU-ko nire profesiaoren ibilbidea osatzeko aukera zen ere. UEU-ren ordezkaritzarako bulegaria ere eskatu genuen Talde Eragileko kide nintzela ere…, orduan Nafarroako Gobernuak dirua ematen zigun eta agian ez genuen oso ondo konbentsitu naparrak bestek, gero dirudienez bai, ordezkari bat izan genuen eta UEU-ren bulegoa irekitzea ere suertatu zen (orduan gobernuaren dirurik gabe)… Patxi Abasolok nire ordezako lana hartu eta UEUren zuzendaritza ordea izateraino ere iritsi zen (Gaur Nafarroa Bizirik gidatu duen liberatua izan da)… Nafarroan estilo propioa erakusteko prest beti, zereginetan treba gaitezkela erakutsiz, beti ez da erraza izan konfiantzarik eman bai, erantzuna ez da beti maila berekoa izan eta beti UEUren egitasmoa babestuaz. Artikulua eta liburua Hezkuntza Bereziko irakasleen formazioari erantzunez aritu naiz ere. Iparrorratza zerbitzuan, Jaso Ikastolan gaur dugun hitzarmenari erantzun beharra zaiola azpimarratu nuen ere eta aurten bertako irakasleei zuzendutako ikastaroa ere egin dut..

Nire bizipena UEU-rentzako egoitza ere Altsasun bilatzen egon ginela aipatzea dago. Euskal Herriaren erdigune geografikoa eginez edo. Beti izango dut lurraldetasuna gogoan, horrela aipatu nuen Iruñan Batzar Nagusia egin eta gainditua zegoela aipatu zenean, autobus linea non ote zegoen galdetuz… Ibilibide asko egin da, eta egiteko egongo da, baina lurraldetasunari begirako bizipenagatik UEUkidea nauzue.

Fernando Trebol (UEUko Psikologia Saila) / Argazkia: Altsasu eta Olazti (AnttonLandaburu)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude