Bi joan eta hiru etorri

Azterketetarako ikasten gaudenean sarri baino sarriago egiten doguz deskantsoak, telebista ikusi, buelta bat emon… Egun horretan be parada bat egin neban, ordenagailua piztu, emaila begiratu eta aiba! UEUk antolatutako zozketako sari bat tokatu zitzaidala. Ni pozarren, izan be, behin baino gehiagotan hartzen dot parte gaztea irratiak ateratzen dituen zozketetan eta ez zitzaidan ezer tokatu, ordurarte behintzat.

Asteburu pasa bat irabazi nuen beraz, bi eguntxu Dimako Makaztui landetxean. Bueno, niri primeran jatortan, paraje edarrak bisitatu eta bitartean esperientzia barri bat bizi. Mutil lagunari esan eta animatu egin ginen. Segidan jarri ginen Nekanerekin kontaktuan eta halan joan gara asteburu honetan Dimara. Alandabe asteburu pasa benetan berezia izan da guretzako, guk uste baino sorpresa gehiagoz beteta etorri dalako, izan be, bi egun hauek primeran pasa doguz. Landetxeko familia benetan jatorra eta ona, lekua izugarria eta parajeak be ederrak, etxean legez egon gara. Eta gainera, bi joan eta hiru etorri gara bueltan etxera. Bai, bai ondo irakurri dozue, izan be, Landetxean txakurtxo bat zeuken eta ia etxera eroan nahi gendun esan zozkuen. Lehenengotan burutik be ez jakun pasa etxera ekartea baina ikusi genduanean etxe kanpoan, gustatu egin jakun, Nekanegaz berba egin eta azkanean, ezin eutsi geugaz ekarri barik eta Ekhi-k, Nekaneren semeak, oparitu egin zigun txakurra. Egin zigun oparia da gero, eurekin gogoratzeko txakurrari be Ekhi izena jarri deutzagu.

Honegatik ba, UEUk zozketa honegaz eskaini dozkun esperientzia benetan berezia izan da, eta beraz eskerrak emon beharrean gagoz, bai eureri eta baita egun bi horretan etxean bezala hartu dozkuen familiari be, Makaztui Landetxeko familiari, besarkada handi bat!

MIL ESKER DANORI!

Asier, Izaskun eta Ekhi (UEUk 40. urteurrena dela eta Gaztea irratian egindako zozketaren irabazleak)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude