Ekinaren dieta

Ez, orduko denboratan ez zitzaizkigun ezagun Dukanlako dietarik. Uda bertan geneukan bai, Udako Ikastaroetan murgilduta, bikini eta bainujantziaz haratago nahiago izaten genituen tanakak, praka laburrak eta tirantedun kamisetak.

Astelehen eguerdiz, uztailaren 16an, San Fermin osteko arrasto beroen urratsetan. Kafetegiko kikaren hotsek girotzen zuten ke arteko bazkalosteek. Tourra apuratzen gendun 20 hazbeteko tubozko telebistan. Karpeta urdin, berde, gorri, hori edo okasiorako aukeratutakoak lekua hartzen zuen, astebeterako.
Akordure datost…

Lehenengo saioa, txoke eskola, Glotodidaktika. Ordubigarrenean Меня зовут Альберто (nire izena Alberto da) esateko kapaza izan nintzen, errusieraz, Mateoren ekinaren podasuz.

Esperientzia kuriosoa, txoke eskolarena. Bestearen larruan norbere burua irudikatzeko egoera hipotetikoa bezain erreala. Putak pasatu genituen.

Martitzena, goizeko dutxak eta kafe dosi baltzak mesedea egiten ziguten, oraindik ere. Bart Saio Osagarria gozatu genuen, dedio! Jose Ramon Arberen agindupean Jon Sarasua, Maialen Lujanbio, Xabier Amuriza, Iratxe Ibarra eta Jon Lopategi aritu ziren, buztartuta.

Amaitu eta segiduen lotara. beharko. Baina Larraonan gaueko 12etatik aurrera dagoen egotaroarekin… bat bitten ala bi baten?

Edorta Agirre komandantearen agindupean sukaldaritza ikastaro interesgarria dagoela aitortu didate. Philosopatzen aritu behar dira, Euskal Herriko gazta erakusketa zabal batekin. Dani Lasak hartzigarri eder bezain lurrintsuekin agurtu gaitu. Sentitu, usaindu, dastatu eta jan. Ederra goiza!

Bazkaltzeko txartela non itxi dudan buruari aska egiten diodan bitartean inguruko tabernetan poteo txikitxu bet egiteko gonbita luzatu dit Eusebio Lasak. 14:15ak arte tartea dago. Apuratu dezagun. Ekonomiaz, Euskal Herriaz, Euskal Hiriaz, gizarte eraikuntzaz… eta Arzkakek ekarri dituen txuleta mardul bezain distiratsuak izan ditugu berbagai.

Mario Zubiaga eta Ander Iturriotzek mahainguru polita bideratu dute, Xabier Aierdi eta Gabirel Ezkurdiarekin batera, arrastirako. Txurraskak, etorkinak, lurraldetasuna eta enparauaz nozitu gara. Zarata, irri, keinu eta azalpen luzeen artean.

Arratsaldean paseotxu bat egiteko gogoa izan arren Ander Lipus eta Ohiane Enbeitak prestatu bertso saio esperimentalera gelditzeko hautua egin dugu. Eta ez gara damutu.

Tarteka, gurpenezko koadro handiz jositako pasiloetan liburu bat edo beste gainbegiratu, tarteka erosi ere, Nekanegatik, duda barik, leidu… horren oroitzapen garbirik ez daukat.

Iluntzean, Fernando Mijangosek, Garesera mahats gorriaren artxiduraren eragin likuosoak ikusi eta dastatzeko plana egin du. Itxura ona dauka eta… animatu gara. Kimika, alkimia, lurrinak, artxidurak… Glotodidatikako Tito, Abel eta Pedro etorri dira. Informatikako Montse, Natur Zientzietako Altonaga jauna, Leire Saitua yogalaria eta bulegoko Mari Karmen. Disziplinarteko totala.

Dolü gabe, Dolü gabe… kantatzen sartu gara Larraonako eskilaratatik. 11:55ean, justuan, Mari Karmenen kemenari esker. Guk kotxean lo egiteko plana eginda geneukan, edo…

Asteazkena. Edorta komandanteari Arzak-ek egingo dio bisita. EUSNETeko kideak, ostera, web orrialdeen ikastaro praktikoa egingo dute. Fifty-fifty. Eguerdira bitarte jana. Eta arrastiz lana.

Basque Culinary Center delakoaren hastapenak izan ziren, Larraonan bizi izan genituen haiek. Gurera ekarrita, noski.

Euria egin du, euri potoloa. Tangakada politak jausi zaizkigu Gerardo Markuletaren ekipoa deskargatzen lagundu dugunean. Poesia errezitaldi musikatua egingo omen du. Poeta dala diñeurie. Iban Zalduak lagunduko du eta Arantza Ozaeta. Niri interesgarrien azken hau iruditu zait, lehenengo momentutik.

Euri osteko freskurak eta poesia emanaldiak utzitako kultur giro intimoak garagardo botilak iladan pilatzeko aukera eman digu.

Izarapeko orduak murrizten doaz.

Eguena, gaurko UDAROn agertzen gara. Prentsa bulegoko pinpirinek elkarrizketa egin digute. Eta uste dut ondo komunikatu garela.

Antzerkilaritzak, musikak eta bertsolaritzak egindako disziplinartekora joango naz. Logopeda batek ahotsaren kontrola eta moldaketaz arituko da, egun osoz.

19:00etan saio osagarri interesgarria antolatu dute: Bernardo Atxagaren irakurraldia. Larraonako Areto nagusia “petauta” egon da. Giro intimo eta sakonak, kultur atmosfera horrek, afalostera arte lagundu gaitu.

Erromeria dago, kanpora butakak, mahaiak eta enparauak. Unai Iturriaga eta konpainiak ukondoak barran iltzatu eta zerbezari tiraka “dantzatu madarikatuok” ohiukatzen digu. Biribilketak, balsak, jotak, arin-arinak….

Alde Zaharrera goaz. Oinez, joan. Oinez, etorri. Ordua gitxienekoa da.

Ostirala. Goiza luze joan da baina interesgarria. Tailer praktikoa prestatu dute Zuzenbide sailekoek Itoizko urtegiko auziaren ikuspegi soziopolitikoaren bueltan.

Agurrak eta etxera. Etxera? Ez domekan Baztandarren Biltzarra ospatzen dute eta hurrengo astean ere Udako Ikastaroetan matrikulatu gara.

Hurrengo astean ere gure karpetari eutsiko diogu. Ekinean arituko gara. UEUk legez, kuraia galdu barik.

Alberto de Abajo (UEUko Natura Zientziak Saila) / Udako Ikastaroak. Larraona. 2006

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude