Larraonako eskilaretatik

Donostiako kontserbatorioan irakasle euskalduna izan nuen, Begoña Arana Martija. Berak aipatu zidan ikastaroa emango zuela UEUn. Arinago entzuna baneukan institutuan, giro jatorrean oso ondo pasatzen zela UEUn. Zer gehiago behar nuen ba! Autobusa hartu eta Iruñera heldu nintzan. Halako batean allega nintzan Larraonara. Lehen eguna eta berandu! Atsedenaldia berehala heldu zitzaidan. Kafetegian, aurkezpenak egiten… hara! Ikastolako matematikako irakaslea ikasle ikastaroan. Halaxe izan ziren nire lehen orduak UEUn.

Musika saileko kideok,ikastaro baten ondorioz liburua eta CDa argitaratzeko aukera izan genuen,”Kantutik Jolasera”. Esperientzi ahaztezina.

Eskertzekoa da UEUk jente andana ezagutzeko, entzuteko, ikusteko; edo eta, jente pilarekin parrandarako, batzartzeko aukera eman izana.

Itsaso bete lagun!

Esti Arrizabalaga (UEUko Musika Saila)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude