Herriari so

POPari begirada eginez, herriari so, 2009an ilusio betez hasi nuen nire bidaia UEUko ikastaroetan barna, momentuan handi xamar gelditzen zitzaidan soineko batekin(sailburuaren soinekoarekin) B.Lertxundi jarraiki Muñagorriren bertsoak datozkit …

“Semiak soldadu ta
preso gurasuak,
ezin pagaturikan
kontribuzyuak.
Trintxera lanetara
gainiera auzuak.
Dolorezkoak dira
gaur gure pausuak”

Mikel Laboa ostean berriztapenen haize berri bat zetorren gibelean, tiraka, pausoka, infinituari kantuan, garotik mundu kresalera, berriz ere herria iraultzen duten kantu uholdeaz…herriari so,

“Eguzkiak urtzen du gohian
gailurretako euria
uharka da jausten ibarrera
geldigaitza den oldarra”

Hertzainak taldeko tropikoetatik, Josu zabalak, ukazioaren gudatik(2010 ikastaroetan) bere bizipenak azaldu zikigun, Punk gizartearen isla, herriari so…berriz herriari so!)

“Ez dute uzten maitatzen gauean
ez agurrik ez negarrik gauean
ez zergatik ez norarik gabe
sirenotsa garraixi bakarra gauean”

BerriTxarrak.ekin gizarte kontserbadore baten radiografiaz jabetuta, honelako ROCK hau datorkit burura…

“Geroa eta iragana
ezabatuak izan dira
oraina luze eta antzua,
mutu itsua geure aurrean
biharra ez bada existitzen
orain antzu hau
saiatuko garela aldatzen
aldatzen, aldatzen.

I am talking about changing.”
Eta aldaketa horretan, jarraituko gara marrazten, ametsak idazten, herriari so, beti herriari so, kritiko izaten…Laboaren Lekeitioetatik, Willis Drummondarrak maitatzen …Euskal Herrian hain beharrezko dugun Pentsamendu Kritikoari bidea ereiten, herriari so…http://vimeo.com/39323207

“Pentsa dezagun gurea…”
herriari so…

Iban Galletebeitia (UEUko Soziologia Sailburua) / Irudia: UEU

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude