Topo

Ez naiz ziur noiz izan zen (ene lehenbiziko agerpenak UEUn
larogeiko hamarkadaren hasieran edo…). Larraonako jangelaren aurreko gela horretan nengoen, inor ezagutu ez, ez nekien zer egin, afaldu edo bazkaltzera etorria nintzen baina ez neukan ez tiketarik ez deus, une batean Mikel (Zurbano) lagunaren ahotsa jangelan entzun eta, ene ohiko abiaduran, hara sartzen hasi nintzenean ia zuzen zuzenean Krutwig jaunarekin aurrez aurrez topo egin ia talka egin nuen… dedio!! Krutwig, to!! Erabat agobiaturik, barkamena eskatu nion eta lotsaturik Mikelengana jarraitu nuen “aluzinando en kolores”!!! ‘Vasconia 2000 Computer shock‘ irakur berria nuen, berarekin ados ez baina zelako burua!!

Henrike Galarza (UEUko Ekonomia Saila) / Argazkia: Federico Krutwig krutwig.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude