Ametsak errealitate

Oraingo honetan oso “liatuta” nago sekulan egin ez dudan erronka berrian. Berezko titulu baten zuzendaria, euskaraz burutu eta Euskaraz gauzatuko dena. Ametsak errealitate nola bihur daitezkeen UEUn bertan sentitu eta disfrutatu dut nik.

Erdalduna izatetik euskaldun berria izatera eman nituen nik lehenengo urratsak Iruñean, Larraonan. Hango eta garaiko Euskal “pope” batzuk ikaratuta geratzen ziren, kimikari euskaldun berri honen Tesia euskaraz aurkeztu nuenean, eta gero beraiekin berba egiten nuenean are ikaratuago, sarri ulertzen ez bainien. Euskara, zientzia, kimika, eguneroko kimika, laborategiko saioak, usainak, perfumeak, etxean egiteko perfumeri produktuak, alkimia eta abar izan ziren nik prestaturikoak, eta eskola amaitu eta gero beste jarduerak egiteko aukera zabaltzen zen: Sarriá jauregira joan, ixilik barrura sartu eta ardo gozo edanez asmatu Euskal Herria libre eta tropikala.

Handik hona 30 urte pasatu dira eta urtero urtero ahalegintzen naiz kimikarekin zer ikusirik duen gai baten inguruan ikastaro bat antolatzen, oraingo honetan berezko titulua bilakatu dena. Pozik eta harro egindakoarekin UEUn. Berba egin, ikasi, disfrutatu, lagunak, dana guzti horrek egin dit euskalduna izatea. Asko zor diot nik UEUri, . Eta egia da ligatu egiten zela gaur egun ligatzen den bezalaxe. Ausartzen ez dena berak jakingo du zergatik. Nik gutxienez ligatu zer den zehatz mehatz jakin barik baina bai, lasaitasun osoz esaten dut baietz.

Atxekiturik bidaltzen dizuet argazki bat, niretzat garai bateko irudia dena: eskuz idatzita idazmakinarik ez zegoelako, ez naiz titulitis-zalea baina titulu hau gordetzen dut nirekin batera.

Fernando Mijangos (UEUko Kimika Sailburua) / Irudia: Udako Ikastaroetako ziurtagiria. 1982.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude