Euskara, lana, parranda eta askatasuna

Nire Udako Ikastaroetako bizipen gogokoenak Larraonaren giroari lotutak daude.

Larraonan sarritan egon naiz ikasle eta irakasle modura UEUren udako ikastaroetan. Bero itzela Iruñean eta nire bihotzean. Oroitzapen goxoa. Koldo Calladok esaten duen moduan, urte horietan guretzat UEU oasi bat zen.

UEUren betiko ezaugarriak Euskara, lana, parranda eta askatasuna izan dira.

Larraonako lehenengo urteetan kidetasun giro umoretsua alaia eta baikorra zegoen, lana bai, eta afaldu ondoren jaia, Arbe nekaezina txistuarekin eta guztiok saltoka, dantzan, Larraonan bertan barruko kalegiran.

Niretzat alaitasun hori eta garai hartako lagunak ahantzezinak dira, Joserra Etxebarria, Jazinto Iturbe, Anton Artiñano, Pedro Mari Legarreta, Luis Bandres, Agustin Ozamiz, Juan Luis Goikoetxea, Kepa Altonaga, Kepa Sarasola, Martin Orbe, Mari Karmen Menika, Baleren Bakaikoa, Txillardegi, . . .

Niretzat UEU beti egongo da Larraonaren giroari lotuta.

Ongi izan,

Ander Basaldua Artiñano (UEUko Informatika Saila) / Argazkia: Larraonan bazkaltzen. 2006.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude