Amuriza eta Mattin

Ez nago oso seguru, baina uste dut UEUrekin izan nuen lehen harremana 1981ean izan zela. Eskoletara zintzo joaten baginen ere, parrandarako tartea ere hartzen genuen, egun batean bai eta hurrengoan ere bai. Baina hona Larraonako gela bero haietako batean gertatutako bizipentxoa dakart.

Nik urte hartan bertsolaritza aukeratu nuen, eta Xabier Amuriza genuen irakasle. Mordoxka bat ginen klasean. Xabier txapelduna zen aurreko urtetik, eta oker ez banago uda hartan gu izan ginen lehenak Xabierren bertsoak egiten ikasteko metodoa probatzen. Hurrengo urtean apunte haiek liburu bilakatu ziren: Zu ere bertsolari.

1981eko uztailaren 22a zen (ez dakit zergatik, baina ene oroitzapenean uztailak 10 zituen, baina oker nengoen). Xabier hor ari zen jo eta su guri bertsoaren sekretuak erakusten. Halako batean, atea jo zuten, eta Xabierrek irten behar izan zuen, irratitik deitzen zioten eta. Handik minutu batzuetara itzuli zen eta berri latza eman zigun: Ahetzeko Mattin (Mattin Treku) bertsolari fin eta umoretsua hila zen. Triste, baina inkernu handiagoz heldu genien Xabierren irakaspenei.

Txipi Ormaetxea (UEUko Hizkuntzalaritza Saila) / Argazkia: Xabier Amurizari UEUk egindako omenaldia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude