Barrutik eta kanpotik

Udako Ikastaroak barrutik eta kanpotik batera ezagutu nituen, 2010eko udan.

Baionan lan egitea egokitu zitzaidan. Karpetak banatzen, bazkari txartelak saltzen, hamaiketakoa prestatzen… ibili nintzen. Horrez gain, ordea, Baionako arratsalde eta iluntzeez gozatzeko aukera ere izan genuen, terrazetan eguneko gora beherak irakasle eta lankideekin partekatuz. Iluntze horietako batean, hondartzara joan ginen eta yoga irakasleak lagunduta, eguzkiaren agurra egin genuen. Bereziki gustatu zitzaidan momentu hura.

Iruñean ikasle izatea aukeratu nuen. Karpetak banatu eta hamaiketakoa prestatu beharrean, nire karpeta jaso eta gustura jan nituen kruasan eta okaranak. Ikastaroan, askotan kontrakoa pentsatu arren, umeak txiki-txikitatik, neska edo mutil izan, zein desberdin tratatzen ditugun ikasi genuen. Eta keinu txikiek zenbaterainoko garrantzia duten konturatu ginen. Azken hau, gainera, hezkidetzari bakarrik ez, bizitzari orokorrean ere ondo lotu dakioke.

Inoiz ez da berandu Udako Ikastaroak ezagutzeko. Merezi du!

Ione Narbaiza (UEUko Idazkaritza) / Argazkia: 2010eko Udako Ikastaroak

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude